"Barro rojo"

Zumarraga Azaroak 8
  • "Barro rojo"

Zer da Basa Gorria?... Bakarlari gisa dihardudan lehen ikuskizuna da. Bilbo eta Parisen artean sortu zen Basa Gorria.

Eskabide pertsonal bati erantzuna ematearren sortu zen Basa Gorria: berarekin zorretan nago, nolabait.

Hainbat pertsonak bizi izandako ondorioez baliatzen gara gaur egun ditugun eskubideak edukitzeko eta bizi dugu askatasuna bizi ahal izateko.

Eta hauxe da eszenaratzen duguna. Europako kontzentrazio zelaietan eta Frankoren kartzeletan gay-ek bizi izandako historia da. Iragana berraztertu nahi dugu, gure historiaren zati dena, eta kontatzen diren hainbaten iragana. Iragan hori, bestalde, oraina eta etorkizuna ere bada. Oraina, hain zuzen ere, gaur ere gay izatea ondo ikusita ez dagoelako. Kontrasteen
gaineko historia bat da, iraganetik orainaldira artekoa, drama eta kabareta nahastu egiten dira, pertsona bat bestearekin...

Bidaia bat. Ikuskizunaren protagonistak kontatuko digun bidaia bat. Bere historia eta osaba homosexual batena. Istorio bat beste baten barnean.

Osabaren historia: kontzentrazio- esparru batean sartu zuten eta, ondoren, Francoren kartzelan. Eta hori guztia homosexuala izateagatik.

Iraganeko bi errealitateren historia. Hitlerren Europa eta Francoren Espainia.

Eta bere historia, iragan horretaz elikatzen dena.

  • Zuzendaritza: Daniela Molina, Linda Wise
  • Sorkuntza eta testua: Javier Liñera
  • Aktorea: Javier Liñera
  • Argiztapen diseinua eta teknikariak: Patxi Pascual, Aitor Pérez
  • Produkzioa: Javier Liñera 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana