"Fatxada Proiektua": Susana Blasco

Bilbao 2019(e)ko irailaren 16(e)tik 2019(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • "Fatxada Proiektua": Susana Blasco

Fatxada proiektua. 
Interbentzio artistikoa. Diseinua, ilustrazioa eta komikia

Susana Blasco diseinatzaile grafiko, ilustratzaile eta collage-egileak No rain, no gain proposatu du Fatxada proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia proiektuaren barruan, Arriquibarreko fatxadarako ad hoc sortutako hiru collagez osatutako triptikoa. Pieza bakoitza aurkitutako argazkiekin eginda dago, horiek ebaki eta fotograma eran berriz moldatuta, eta euri-intentsitate desberdinekin jariatzen den diskurtsoa sortzen du.

Honela azaldu du artistak berak: «Piezen abiapuntua ideia biltzaile bat da, beti dagoena, saihestezina, hain zuzen, Bilboko euria. Euria haren adierazpen literalenean eta likidoenean, baina era figuratiboan ere bai, ezbeharren metafora bezala, eta, orobat, bizitzarako beharrezko elementu arazle eta eraldatzaile moduan».

Hainbat irakurketa-maila biltzen dira kontzeptu ardatz horretara. «Lehenengoa eraikinarekin lotuta dago zuzenean, eta barruan sartzeko gonbidapena izan nahi du, bertan babesteko. Triptikoa espazioarekin mimetizatzeko pentsatuta dago, beti hantxe egon izan balitz bezala ahokatzeko. Nola koloreengatik, hala norberaren eta besteren lehenaldiari, historiari, sustraiei egindako erreferentziagatik. Fikziozko memoria edo oroitzapen asmatu moduko bat da». Bigarren irakurketa-mailan, Bilbori buruz ari da, «euriaz, funts moduan, hiriko bizi-atal gisa hartuta, hirian bizi garenontzat. Eta, bisitatzen dutenentzat, ia souvenir bihurtu den ikur bezala». Hirugarren maila pertsonalena da, artistaren esperientzia pertsonalari lotzen zaiona, «Bilbok eta bertako euri eraldatzaileak niretzat izan duten esanahia, nire burua nola berrasmatu behar izan dudan, nire pieza guztiak berriz kokatuz, dena ongi ahokatuta, jarioak jarrai dezan».

Susana Blasco: Interes berezia du memoria, denbora, iragana, oroitzapenak, ahanztura eta emakumea ikertzeko, eta, maiz, merkatu txikietan lortutako argazki zaharrak edo aurkitutako objektu txikiak erabiltzen ditu abiaburu gisa. Bestalde, lotura berezia du geometriarekin, zatiketarekin, errepikapenarekin, ordena konpultsiboarekin, eta zuri eta okrearen inguruko gama kromatiko berezi batekin.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 16(e)tik 2019(e)ko azaroaren 15(e)ra
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana