"Fatxada Proiektua": Ane Pikaza

Bilbao Azaroaren 15(e)tik urtarrilaren 15(e)ra
  • "Fatxada Proiektua": Ane Pikaza

  • Fatxada proiektua. Diseinua, ilustrazioa eta komikia Aitor Saraiba artistaren obrarekin hasiko da, Arrikibarreko aurrealdean egongo dena martxoaren 15era arte. Honen ostean, Higinia Garayren txanda izango da.
  • Egitasmo honekin, Bilboko Gizarte eta Kultura garaikidearen zentroak bere aurrealdea euskarri artistiko bilakatuko du.

Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, programazioa eraikin osotik zabalduko du ohiko espazioei balio berri bat emanez eta gune berriak sortuz.

Azkuna Zentroko espazio fisiko guztiek balioa dute artea garatzeko, eraikinak berak barne. Fatxada nagusia eskuhartze artistikorako espazio bilakatzen da Fatxada Proiektua hartzeko. Diseinua, ilustrazioa eta komikia hizkuntza artistiko eta sortzailea erakusteko, hiriko bizitzaren barne eta bertan bizi direnen egunerokotasunean sartzeko.

Artistek, Arrikibar plazako horma nagusian kokatzen diren hiru pieza sortu dituzte olanekin, eraikina euren lana erakusteko euskarri bilakatuz.

Bi hilabetero, banakako esku-hartze honek eragina du Azkuna Zentroko programazioan, hizketa espazio berriak sortuz. Gainera, proiektu hauek unean-unean zentrotik zabaltzen dira. Honela, eraikinaren Eguzkiaren pantaila bezalako euskarriak erdietsiz eta artista eta publikoaren arteko harremana sustatuko duten tailerrak antolatuz. Parte-hartzen duten artisten lanen ezagutza sustatzeko eta zabaltzeko, lanak AzShop-en izango dira eskuragai.

Programazioa urtarrilaren 15ean inauguratu zen Aitor Saraibaren lanarekin. Pieza hau ikusgai egongo da bi hilabetez. Geroago, martxoaren 15ean, Higinia Garayren txanda izango da. Baita Naiara Goikoetexea, Leire Urbeltz, Susana Blasco eta Ane Pikazarena ere.

Proiektu horiek zentrotik zabalduko dira une zehatzetan, eraikineko beste euskarri batzuetan esku hartuz. Honez gain, artistak eta ikusleak elkartzeko bide emango duten tailerrak sortuko dira, eztabaidatzeko gune berriak izanez.

PROGRAMA:

  • Aitor Saraiba: Urtarrilaren 15etik martxoaren 15era
  • Higinia Garay: Martxoaren 15etik maiatzaren 15era
  • Naiara Goikoetxea: Maiatzaren 15etik uztailaren 15era
  • Leire Urbeltz: Uztailaren 15etik irailaren 16ra
  • Susana Blasco: Irailaren 16tik azaroaren 15era
  • Ane Pikaza: Azaroaren 15etik urtarrilaren 15era

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana