Getxo Sound Fest 2019

Getxo 2019(e)ko irailaren 27(e)tik 2019(e)ko irailaren 28(e)ra
  • Getxo Sound Fest 2019

Dorian, Miss Caffeina, Depedro eta Coti arituko dira, besteak beste, irailaren 19tik 29ra Getxo Sound Fest jaialdiaren bigarren edizioak hartuko dituen bi asteburuetan.

Horiez gain, beste hamaika taldek joko dute, hala nola La Habitación Rojak, Los Coronasek eta Debajo del Paraguas, Mabü eta Fakeband getxoztarrek.

Jaialdiaren aurreko astean, kontzertu programa bat egingo dute Getxoko beste talde batzuekin: SuperAlfa!, Monos, Trampas, La West Bluegrass band, The Beatpunkers , Wicked Wizzard eta Swingtronics.

Lehen edizioan bezala, 3.000 lagunentzako esparrua prestatuko dute 4000 metro koadrotan, Areetako erdigunean.

eitb.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2019(e)ko irailaren 27(e)tik 2019(e)ko irailaren 28(e)ra
  • LekuaGetxo

Non

Euskadi, auzolana