"El Amparo eta bere sukaldariak"

Bilbao 2019(e)ko martxoaren 14(e)tik 2019(e)ko irailaren 28(e)ra
  • "El Amparo eta bere sukaldariak"

Euskal sukaldaritza aipatzen den guztietan gizonezko sukaldari handienen izenak sortzen dira, gure herriko sukaldaritzako artearen berritzaileak izan direnenak. Hori gorabehera emakumeak izan ziren XIX. gizaldiaren azken hamarkadetan eta XX. gizaldiaren hasierakoetan sukaldeetan itxita jardunez, gastronomia frantziarraren ukitu batzuekin, sukaldaritza tradizionalaren oinarriak jarri zituztenak, inolako dudarik gabe, gerorako funtsezko gako bihurtuz.

Erakusketa honek aitzindariak izan ziren emakume horiek omendu nahi ditu, bereziki, El Amparo Jatetxeko sukaldariak izan ziren Felipa de Eguileor eta Vicenta, Úrsula eta Sira alaben lana goraipatuz. Izen bera duen errezetategia 1930ean editatu zen lehenengoz eta euskal gastronomiaren abiaburutzat jotzen da. Establezimendua irekita egon zen 1879tik 1918ra arte eta aurten itxieraren mendeurrena ospatzen da. El Amparok perfekzio-maila izugarria lortu zuen eta bere ospeak toki mugak gainditu zituen.

Martxoak 14an, arratsaldeko 19:00etan. Ana Vega Pérez de Arlucea, gastronomia kazetaria eta sukaldaritzaren historiaren zabaltzailearekin irekiera-topaketa.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko martxoaren 14(e)tik 2019(e)ko irailaren 28(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 17:00-21:00. Larunbatetan: 10:00-14:00. Igande eta jaiegunetan: Itxita
  • Lekua Ondare Erakusketa Aretoa
    María Díaz de Haro, 11
    Bilbao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Ondare Erakusketa Aretoa

Non

Euskadi, auzolana