Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa 2019 (Izen-ematea)

Bilbao 2019(e)ko apirilaren 1(e)tik 2019(e)ko maiatzaren 5(e)ra
  • Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa 2019 (Izen-ematea)

Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak Bilbao Hiriko pop-rock lehiaketaren 31. edizioko oinarriak onartu ditu gaur. Lehiaketa honen bidez talde gazte ez-profesionalen lana sustatu nahi da, eta beraien talentua zabaldu. Modu berean, estatuko eta nazioarteko beste talde batzuekin agertokian egoteko aukera ematen zaie. Gainera, proposamenik berritzaileenak dohainik entzuteko esperientzia eskaintzen zaio publikoari.

3 musika-modalitate ditu lehiaketak:

  • Urban: Rap (hip hop), trap, reggae, dancehall, afrotrap, afrobeat, funk, soul, R&B, jazz garaikidea, trip hop, grime, electropical, chip music, 8-bit, elektronikoa, ambient, industriala, elektrokunbia, dub, hardstyle, house, breakbeat, disco, techno, trance, minimal, drum’n’bass, elektro eta beste konbinazio batzuk.
  • Metal: Heavy, rock gogorra, power, thrash, speed, death, grind, black, doom, gotikoa, industriala, A.O.R., hardcore, nu metal, rap metalikoa, metal alternatiboa eta beste konbinazio batzuk.
  • Pop-Rock: Pop-Rock: rock, esperimentala, psikodelia, instrumentala, math, post rock, art rock, rock and roll, rhythm & blues, folk-rock, americana, hard rock, stoner, garage, noise, hard core, punk-rock, ska-reggae, emo, alternatiboa, indie, pop, tecno pop, power pop eta beste konbinazio batzuk.

IZENA EMATEA ETA BALDINTZAK

Izena eman nahi duten taldeek udal webgunean aurkez dezakete euren proposamena, apirilaren 1etik maiatzaren 5era:www.bilbao.eus/bilborock.

18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako talde eta bakarlarientzat da lehiaketa. Taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat bakarrik izan daiteke 35 urtetik gorakoa.

Taldeek online bete behar dute formulario bat, eta honako hauek erantsi:

  • 3 kanta mp3, ogg edo wma formatuan.
  • argazki bat jpg, bmp edo png formatuan.
  • taldearen ibilbidea doc, docx, odt edo pdf formatuan.
  • taldearen sare sozialen profilak (Facebook, Twitter, Instagram, etab.)
  • editatu gabeko bideo baten esteka, zuzenekoa nahiz entsegua (taldea zuzenean jotzen, ez bideoklipa)

Horrez gain, taldeek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana,
  • eta abesti originalak aurkeztea. Antolatzaileek eskatuz gero, lehiatzaileak egilea bera dela frogatu beharko du.

EPAIMAHAIA ETA SARIAK

31. edizioan 22.900 euro banatuko dira saritan, iaz bezala. Horrela, kategoria bakoitzean 3 sari emango dira:

  • Banda/bakarlari irabazlea: 4.000 €
  • Bigarrena: 2.000 €
  • Hirugarrena: 1.300 €

Gainera, epaimahaiak 1.000 euro emango dizkio Bizkaiko talde edo bakarlaririk onenari.

Sari ekonomikoez gain, Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketak beste sari batzuk emango ditu:

  • Bilbao Hiria” saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat*: emanaldi bat Bilborock aretoan 2020. urtean.
  • Bilborock saria Bizkaiko talde aipagarri batentzat. 100 ordu entsegu-lokaletan.
  • Emakumeak musikan sustatu eta ahalduntzeko” saria. 4 prestakuntza-tailer, “musika-industriako emakumeek” (MIM) antolatuak, 40 ordu Bilborockeko entsegu-lokaletan eta aurkezpen-kontzertua Bilbao Hiria pop-rock lehiaketako hurrengo edizioan, horretarako dauden lekuetako batean.
  • Aste Nagusia” saria Bilboko edo Bizkaiko talderik onenarentzat*. (pop-rocka edo metala). Emanaldi bat 2020ko Aste Nagusian, Bertako Rock taldeentzako agertokian.
  • Azkena Rock Festival” saria. Kontzertua 2020ko Azkena Rock jaialdian Euskal Herriko talde aipagarrienarentzat.
  • “Resurrection Fest” saria. Kontzertua Resurrection Fest jaialdian metaleko talde aipagarrienarentzat.
  • Stereozona saria. Stereozonak hautatutako bandari bideoklip bat grabatzea.
  • Letamina” saria. 2 prestakuntza-tailer, neurrira prestatuak.
  •  “Sarbide” saria. Kategoria bakoitzeko irabazleei 250 CD editatuko zaizkie.
  • Shake” saria. Kontzertua Shake aretoan hautatutako rock taldearen eskutik.
  • Kultura Live” saria. Kontzertua Kultura Live-ren areto batean, taldearen probintziatik kanpo, eta 400 euro dieta gisa.
  • Zarata Mondosonoro” saria. Elkarrizketa Zarata Mondosonoron, eta sare sozialetan argitaratzea.
  • FNAC saria. Kontzertu erdi-akustikoa epaimahaiaren boto gehien jasotzen duen taldearen eskutik.

Era berean, nongoak diren kontutan hartuta, konpentsazio ekonomiko bat edukiko dute bidaien gastuetarako.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2019(e)ko apirilaren 1(e)tik 2019(e)ko maiatzaren 5(e)ra
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana