Leioako Umore Azoka 2019

Leioa 2019(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2019(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • Leioako Umore Azoka 2019
    "Aigua" (NUC)
  • Leioako Umore Azoka 2019
    "Sacred" (La Glo Circo)
  • Leioako Umore Azoka 2019
    "Yijaaa!!!" (Goitibera)
  • Leioako Umore Azoka 2019
    "ERRAiA" (Garazi & Cia.)
  • Leioako Umore Azoka 2019
    "Cajita de música" (Ana Capilla)
  • Leioako Umore Azoka 2019
    "Aire hemendik" (Intujai)
  • Leioako Umore Azoka 2019
    "Prozak" (Malas Compañías)
  • Leioako Umore Azoka 2019
  • Leioako Umore Azoka 2019
    "Al Baker's Saloon" (Akelar)

Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azoka, udalerriaz jabetuko da berriro ere maiatzaren 16tik 19ra, Kaleko Arteei eskainitako 20 urteko “sukaldaritza” eta dedikazioa ospatuko dituen programazio bereziarekin.

Euskal Herritik eta Estatuko eta Europako beste herrialde batzuetatik etorriko diren 46 konpainia izango dira gustu guztietarako eskaintzaren arduradunak, erabateko 19 estreinaldi, “kaleko” 3 estreinaldi eta Estatu mailako 7 aurkezpen barne direla.

Egitaraua

Egitaraua, egunez egun

Mapa eta agetokiak

46 konpainia eta 120 emanaldi baino gehiago

Programazioari dagokionez, XX. edizioa kalitateak, aniztasunak eta orijinaltasunak markatuko dute, Batzorde Artistikoak 620 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu baititu parte hartuko duten konpainiak. Horrela, Umore Azoka Leioa 2019ko programazioak, 120 emanaldi baino gehiagora hurbiltzeko aukera eskainiko du, horietatik 19 erabateko estreinaldiak. Bertan, antzerkia, dantza eta zirku garaikidea izango dira ardatz nagusia, baina komediarako, musikarako, magiarako, dantza bertikalerako edo ekilibrismorako lekua ere egongo da.

Sorkuntza sektorearen ikuspuntutik, Umore Azoka Leioak funtsezko erreferentzia izaten jarraitzen du Euskal herriko Kaleko Arteetarako. Horrela, parte hartuko duten 19 euskal konpainien artetik, 15ek orain arte ikusi gabeko ikuskizunekin egingo dute, hau da, ekitaldi batean biltzen den estreinaldi eta euskal konpainia kontzentrazio handiena.

Estreinatu behar diren lanen artean hauek daude: Ana Capilla konpainiaren “Cajita de música” (Musika eta dantza); Circo Dabitxiren “La máquina y yo” (Antzerkia eta Zirkua); Demode Quartet-en “Epa Txiki” (Antzerkia eta musika); Dikothomia Cía-ren “e.go” (Zirkua eta Antzerkia); Goitiberaren “Yijaaa!!!” (Antzerkia eta Clowna); La Glo Zirko Dantza Konpainiaren “Sacred” (Zirkua eta Dantza Bertikala); Malas Compañías Zirko Taldearen “Prozak” (Zirkua eta Clowna); Organik Dantza Antzerkiren “Sardina freskue!” (Danza eta Antzerkia); Izen bereko konpainiaren “Reportero on Fire” (Clowna eta Performancea); Salitre Teatroren “Mr. Soft. Silence, dance o no!!” (Antzerkia eta Clowna); Toni La Salen “Txontxongilo bertsolariak” (Txotxongiloak eta Performancea); Trapu Zaharraren “Turistreando” (Antzerkia); eta Zanguango Teatroren “Al otro lado” (Antzerkia).

Leioa Kantika Koralaren “Kantiketan” lana ere erabateko estreinaldia izango da. Abesbatzen musikan, umorean eta dibertsioan oinarritutako emanaldi berezia prestatu du XX Umore Azoka Leioaren programa ofizialean parte hartzeko.

Euskal ordezkaritza hauekin osatuko da: Akelar konpainiaren “Al Baker’s Saloon” (Magia eta Antzerkia); Garazi & Cíaren “Erraia” (Ekilibrismoa, zirkua eta dantza); Intujai Teatroren “Aire hemendik” (Clowna eta Antzerkia); Malicia! Cíaren “El punto de la i” (Zirkua eta Antzerkia); eta Trakamatrakaren “Matraka ma non troppo” eta “Taller Trakamatraka” (Musika eta performancea).

Estatutik 19 konpainiak hartuko dute parte, erabateko 4 estrenaldirekin eta kaleko 3 estreinaldirekin, hauek, hain zuzen ere: Rolabolaren “Rock Circ” (Antzerkia eta Clowna); Vaivén Circoren “Esencial” (Antzerkia eta Zirkua); Nuc-en “Aigua”(Aireko dantza); El Feditoren “Oyún” (Zirkua); Jean Phillippe Kikolasen “Calor” (Txotxongiloak); Bucraá Circusen “El gran final” (Clowna); Cía Capicúaren “Koselig” (Magia); Cía Ytuquepintasen “JoJo” (Artea harearekin); Cía Nom Provisionalen “Qui cu qui qué quina” (Zirkua eta Antzerkia); Delrevés Danza Verticalen “Finale”; El que ma queda de teatreren “Antipasti” (Magia); Antón Coucheiro Cíaren “Sonámbulo” (Antzerkia eta Clowna); Sincronacidasen “Ohlimpiadas” (Clowna); Iker Gómez Dantza Konpainiaren “El pequeño lago de los cisnes”; Territorio Violeta – Diminuto Teatro sobre ruedasen “Una situación insostenible” (Antzerkia); Le Guignol Orthopediqueren “Tutilimundi” (Txotxongiloak); Mariana Collado & Lucio A. Baglivoren “MYL” (Dantza); La Cueva Teatro de Calleren “#LaCampaña” (Antzerkia); eta Uparteren “Áureo” (Zirkua).

Nazioartetik 8 konpainia etorriko dira, erabateko estrenaldi batekin eta estatuko 7 aurkezpenekin: Collectif Eflirkoaren “Echos” (Dantza); Collectif Kaboumen “Systéme D” (Zirkua); eta Company Super Superren “Plouf et replouf” (Clowna) frantsesak. Eta Italiatik etorriko diren Jashgawronsky Brothersen “PopBins” (Zirkua); Kolektiv Lapso Cirken “11” (Zirkua); eta Tobias Circus/Due Etti e Mezooren “Equilibrium Tremens” (Clowna).

Programa ofiziala, “Piti peta Hofen Show” (Zirkua eta Dantza) ikuskizuna ekarriko duen Cíe LMP konpainia alemanak eta “An encounter” (Akrobazia lurrean) emanaldia eskainiko duen Jordi L. Vidal belgikarrak osatuko dute.

120 emanaldi baino gehiago horiek, 30 espazio eszeniko baino gehiago dituzten 13 kokalekutan ikusi ahal izango dira ostegunetik igandera: Errekalde Plaza, Udaletxea, Bulebarra, Aldapako Auditorioa, Sabino Arana, Udondoko Bulebarra, Errotako Aparkalekua, San Juan Plaza, Barandiaran Behekoa institutua, Euskal Etxeen Plaza, Ondiz, Jose Ramon Aketxe Plaza, eta Estartetxe kalea. Horrez gain, udalerriko zenbait gune, Estartetxe, Sakoneta, Udondoko Bulebarra edo Kultur Leioa, hartuko dituzten ikuskizun ibiltariak ere egongo dira.

Jarduera profesionalak

Baina Umore Azoka Leioa ez da ikuskizunak aurkezteko gune soila. Hasieratik, sektore barruan ezagutzak trukatzeko, elkartzeko eta gogoetarako gune gisa ere egituratu da. Hori dela eta, azokarekin batera zenbait jarduera profesional ere egiten da, eta horretarako mundu osoko 200 profesional baino gehiagok eman dute izena. Horien artean azpimarragarriak dira Sarearev-Antzokien Euskal Sarearen Batzar Nagusia; euskal konpainien proiektu eta prozesu artistikoen aurkezpena jasoko duen IV. Artekale-Sarea topaketa; eta arte eszenikoen merkatuaren etorkizuna eztabaidatuko duen COFAE Topaketa.

Horrez gain, Artekale Elkartearekin lankidetzan, Umore Meeting edo negozio bilera azkarrak ere egingo dira; une honetan penintsula iparraldean lanean ari diren Zirku elkarteen bilera; eta Euskadiko Kaleko Arteen Jaialdietako arduradunen topaketa.

Gainera, ostiralean, maiatzaren 17an, 14:30ean, XX. edizioan parte hartuko duten konpainiei eskainiko zaien harrera ekitaldi ofiziala ospatuko da eta Umore Azoka Leioa 2018ko sariak banatuko dira. Ekitaldia Mendibile Jauregian egingo da, eta Umore Azoka 2019 Sari Berezia ere bertan banatuko da.

Euskadi, auzolana