"Soinuen begiradak" argazki lehiaketa 2019

Urnieta 2019(e)ko martxoaren 13(e)tik 2019(e)ko ekainaren 24(e)ra
  • "Soinuen begiradak" argazki lehiaketa 2019

Urnietako ondarea balorean jartzeko helburuz, eta bai herritarrek eta baita inguruko herrietako pertsonek ere Urnieta hobeto ezagutzeko asmoz, Soinuen Begiradak proiektua sortu dute Txanbolin txistulari bandak, Anabas musika taldeak eta Egape dantza taldeak.

Ekimena urrian Saroben taularatuko den musika eta dantza emanaldiarekin borobilduko da, baina aldez aurretik, Urnietako 6 leku esanguratsuren argazkiak ateratzean datzan argazki lehiaketa bat antolatu dute. Horietako 5 toki antolatzaileek zehazturikoak dira: Eteneta, Muniskue (Mulisko), Sanson harria, Adarra eta Buruntza. Seigarren argazkiak ostera, Urnietan norberak duen txoko maiteren bat islatu beharko du.

Sari potoloak

Parte hartzen duten pertsonek ekainak 24 baino lehen bidali beharko dituzte 6 argazkiak JPG formatuan soinuenbegiradak@gmail.com hebidera ondorengo datuekin batera: izen-abizenak, herria, adina eta kontakturako emaila.

Parte hartzaileak bi kategoriatan banatuko dira adinaren arabera. Sariak berriz, ondorengoak izango dira:

  • Helduen kategoria
    1. Bilduma onena: 250 euro
    2. Bigarren bilduma onena: 100 euro
    3. Hirugarren bilduma onena: 50 euro
    4. Argazki onena: 50 euro
  • Gazteen kategoria
    1. Bilduma onena: 50 euro
    2. Bigarren bilduma onena: 25 euro

Sari banaketa irailean egingo da jendaurrean, eta halaber, parte hartzen duten pertsona guztien argazkiekin erakusketa bat antolatuko da.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2019(e)ko martxoaren 13(e)tik 2019(e)ko ekainaren 24(e)ra
  • LekuaUrnieta

Non

Euskadi, auzolana