"Atzera Begira. Giorgio Morandi eta antzinako maisuak"

Bilbao 2019(e)ko apirilaren 12(e)tik 2019(e)ko urriaren 6(e)ra
  • "Atzera Begira. Giorgio Morandi eta antzinako maisuak"
    "Natura hila" © Giorgio Morandi

Komisarioa: Petra Joos

Boloniako Arte Ederren Akademian ikasten ari zenean jada, Giorgio Morandik grabatuan eta paisaien eta natura hilen margolanetan jarri zuen arreta; hain zuzen ere genero horiek nagusitu ziren aurrerago haren ekoizpenean. Nahiz eta hasieran maisu italiarren (esaterako, Giotto, Uccello eta Masaccio) eta, ondoren, Cézanneren, kubismoaren eta futurismoaren eraginpean egon, haren lana norabide metafisikoa hartzen joan zen. 1920tik, objektuen (botilak, edalontziak edo kutxak) eta paisaien errealitatea ikertzen aritu zen, eta funtsezko soiltasunera murriztu zuen. Haren pintura batik bat figuratiboa izan zen, eta intentsitate, edertasun eta atenporalitate paregabeak dituelako bereizten da XX. mendeko gainerako arte piktorikotik.

Morandiren natura hilak eguneroko objektuetan oinarrituta daude; oso pertsonalak dira konposizioari, kromatismoari eta argiari dagokienez, eta muturreraino eramaten dute artistak purutasunerako, kontzentraziorako eta esentzialismorako duen grina. Artistak berak esan bezala, “mundu osoan zehar bidaiatu dezake batek, deus ikusi gabe. Ezagutza eskuratzeko ez da beharrezkoa gauza asko ikustea, ikusten den horri izugarrizko arretaz begiratzea baizik.”. Erakusketa honek Giorgio Morandiren obra begiztatzeko beste modu bat proposatzen du, orain arte aztertu ez zen ikuspegi batetik abiatuta, eta XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako hainbat eskolatako Antzinako Maisuek haren obran izan duten eragina aztertuta: hala nola, Espainiakoek (Greco), Boloniakoek (Jacopo Bassano, Giuseppe Crespi) eta Frantziakoek (Jean-Baptiste Siméon Chardin).

Komisarioa: Petra Joos


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko apirilaren 12(e)tik 2019(e)ko urriaren 6(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana