Atlantikaldia 2019

Errenteria 2019(e)ko irailaren 19(e)tik 2019(e)ko irailaren 22(e)ra
  • Atlantikaldia 2019

Errenteriako Udalak antolatzen duen Kultur Topagune eta Musika Jaialdia da Atlantikaldia. Aurten, bere seigarren edizioa ospatuko du irailaren 19tik 22ra eta Marea biziak zango da bere leloa. Nøgen musika taldeak sortu du ‘Marean’ izenburua daraman Atlantikaldiaren abestia.

Marea biziak

Jaialdiaren lehen edizioetan hasi ziren Itsas Elkarrizketek, 2017an sortu ziren Itsas Topalekuek eta iazko Itsas Korronteen baturak eragindako Marea Biziek sorkuntzaz beteko dute aurtengo Atlantikaldia.

Marea bizien itsasbeheraren eraginez kostaldeko inguruak agerian geratzen dira, ikuspegi ikusgarriak erakutsiz. Urak estalita izan ohi dituen zirrikitu eta txokoak bistaratzen dituzte marea biziek, eta Atlantikaldiak ere, oraindik ezagun ez diren sortzaile eta artistak bistaratzeko apustua egin nahi du, sortzaileentzako tranpolina izan nahi du, hain zuzen.

Marea bizietako itsasgoretan berriz, nabigagarri ez diren lekuak urez betetzen dira, eta bertaratzeko aukera eskaintzen dute; Atlantikaldiaren itsasgorak musika eta kulturaz beteko du Errenteria, herritar ororen eskura jarriz.

Sorkuntzak, beraz, garrantzia berezia izango du aurtengo edizioan ere, Marea Biziak lelopean artista eta eragileen jarduna azaleratu nahi da, sorkuntza bera, prozesu bizi eta etengabeko eraldaketan dagoen fenomeno gisa azalduz. Eta, era berean, ingurua eraldatzeko kultura gisa erabiliz.

Dagoeneko 2019ko edizioa sorkuntza prozesu ezberdinetan barneratua dago, ohiko Itsas Elkarrizketez gain, Eskozia eta Euskal Herriaren arteko Atlantik 1050 proiektua abian da, adibidez.

Aurten, abesti eta guzti

Beste sorkuntza prozesu baten fruitua da Nøgen musika taldeak aurtengo Atlantikaldiarako sortu duen kantua ere. 2016an Danimarkako Erasmuseko gau luzeek jo zituzten Nøgenen lehen ukelele akordeak. Ibilbide laburreko taldea izan arren, zeresan handia eman zuten hiru Niessen Kulturgunea, Alfonso XI z/g 2.a. Errenteria. 943 449 634 / 617 420 730 / atlantikaldia@errenteria.eus Errenteriako Udala · Kultura Kreaktiboa atlantikaldia.errenteria.eus kantako lehen EParekin, eta pasa den Gabonetan Liv til døden (Hil arte bizi, danieraz) diskoa aurkeztu zuten.

Beraien nortasun bilakatzen ari den pop-folk urbanoa oinarri hartuta sortu du taldeak Atlantikaldiaren abestia ere. Hitzak berriz, Beñat Gaztelumendi bertsolariak idatzi ditu. Ondoren, Usurbilgo Haritz Harreguyren estudioan grabatu dute lana

Atlantikaldia

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2019(e)ko irailaren 19(e)tik 2019(e)ko irailaren 22(e)ra
  • LekuaErrenteria

Non

Euskadi, auzolana