"Drakula buruz behera"

Bilbao 2019(e)ko Azaroak 9
  • "Drakula buruz behera"

Ordua heldu da, atze-oihala zabalik, argiak prest, Drakula Buruz Behera antzerki lana hastera doa baina … oh! Sorpresa! Antzezleak desagertu dira, eszenografiaren arrastorik ez eta jantziak ez dira inondik agertzen. Zer egingo du zuzendariak egoera katastrofiko honen aurrean? 

Ikuskizuna bertan bera utzi? Ez, inolaz ere ez! Irudimena erabiliz eta pertsonaia berezi baten laguntzarekin, gure zuzendari ausartak banpiro odolzalerik ezagunenaren istorioa inoiz ez bezala kontatuko digu, izan ere, kosta ahala kosta, ikuskizunak aurrera jarraitu behar du beti.

Bram Stokerren Drácula”abiapuntu izanda, Drakula Buruz Behera literatura garaikidearen klasikoaren bertsioa da, non testu originalaren alderdi latzenak ikuslego gazteago baten ezaugarriei moldatzen diren.

Drakula Buruz Behera publiko familiar bati zuzentzen den barrualdeko antzerki lana da. Ikuskizunean zehar, testu originalean lantzen diren gaiak azaltzen dira, maite duzunari uko egin behar izatea edota hilezkortasuna kasu. Hauetaz gain, beste puntu berri batzuk ere jorratzen dira. Desberdinak izatearen alderdi onak, laguntasuna, feminismoa edota estutasunen aurrean izan behar dugun jarrera, esaterako. Gai hauek guztiak era atsegingarri batetan ukitzen dira, pasarte komikoen bitartez, hausnarketak proposatuz baina heziketa formaletik aldenduz.

Erritmo biziko ikuskizun dinamiko, umoretsua eta originala.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana