Literaturia 2019

Zarautz 2019(e)ko maiatzaren 10(e)tik 2019(e)ko maiatzaren 12(e)ra
  • Literaturia 2019

Maiatzaren 10etik 12ra, Literaturia jaialdiaren 6. edizioa hartuko du Zarautzek.

Liburu azoka, liburu aurkezpenak eta askotariko emanaldiak izango dira egitarauan.

EMANALDIAK

OSTIRALA 10

Modelo Aretoan:

  • 18:30-19:30 JenisJoplin nobelaren jendaurreko irakurraldia eta ondoren, Paul Beitiak elkarrizketatuko du Uxue Alberdi egilea.
  • 20:00 Iñigo Astizen Manifestua. Gero, Bertso trama musikatua: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Xabier Lizaso eta Unai Gaztelumendirekin.

LARUNBATA 11

Etxezabalan:

  • 10:00-13:00 Komiki-tailerra Ainara Azpiazu Axpirekin. Izena emateko idatzi: literaturia.zarautzen@gmail.com

Modelo Aretoan:

  • 10:00-12:00 Itzulpen-tailerra (EIZIE). Mundutik euskarara labur-labur.

  • 13:00-13:30 Mundutik euskarara labur-labur emanaldia.

  • 17:30 Idazleen gorputzak mahai-ingurua. Eider Rodriguez gidari; gonbidatuak: Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi eta Miren Agur Meabe.

  • 19:00-20:40 Margolaria filma. Ondoren, Mikel Urdangarini elkarrizketa musikatua Karmele Jaio eta Oier Aranzabalen eskutik.

IGANDEA 12

Modelo Aretoan:

  • 11:30 Salbatore Mitxelenaren jaiotzaren 100. urteurrena dela eta, mahai-ingurua. Alex Gurrutxaga gidari eta gonbidatuak, Anjel Lertxundi eta Lourdes Otaegi. Hainbat gaztek errezitatuko dituzte Mitxelenaren poesia, Jone Azkoaga eta Andrea Lopetegiren musika lagun.

  • 17:30 S(u/a)minetik bakera. Patxi Lurra eta Mudoh-ren emankizuna bideo, testigantza eta testuen irakurketekin, Ana Galarraga eta Imanol Epelderen parte hartzearekin.

 

MUSIKA PLAZA

LARUNBATA 11

  • 11:00-13:30 eta 16:30-19:00 LIBURU-AZOKA Nobedadeak eta liburu interesgarriak.

  • 11:30-12:30 Ipuin-kontaketa: ANDER IRURETAGOIENA. Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko gara).

  • 12:30 Otto Pette eleberriaren 25. urteurrena ospatzeko, Patxi Santamariaren performancea eta brindisa txakolinarekin, Anjel Lertxundi omentzeko.

IGANDEA 12

  • 11:00etatik 13:30era LIBURU-AZOKA Nobedadeak eta liburu interesgarriak.

  • 11:30-12:30 Ipuin-kontaketa: YOLANDA ARRIETA. “Letren maskarapean”. Kirol Elkartean izango da (kioskoan bilduko gara).

  • 12:30 LITERATTIPIA literaturaren festa umeentzat: liburu-trukea, manifestua, musika eta Yolanda Arrietari aitortza egingo diogu Haur eta Gazte-Literaturan egindako lan itzelarengatik.

LIBURU AURKEZPENAK

LARUNBATA 11 Garoa Liburudenda.

BAZKALTZEKO TENOREAN ATSEDEN

 

IGANDEA 12 Garoa Liburudenda.

  • 11:20 MPK: Idea Vilariño eta Cesare Pavese (Garazi Arrula, Jon Olano Carlos)
  • 12:00 Mayi Pelot (Amaia Uria)
  • 12:40 Tupust! (Tupust! Kolektiboa)
  • 13:20 Mundutik mundua (Edu Zelaieta)
Literaturia

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2019(e)ko maiatzaren 10(e)tik 2019(e)ko maiatzaren 12(e)ra
  • LekuaZarautz

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana