"Jatorria"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko martxoaren 26(e)tik 2019(e)ko urriaren 31(e)ra
  • "Jatorria"

BIBAT Museoaren hamargarren urteurrenaren harira, gaur aurkeztuko dugu Jatorria erakusketa. Erakusketak gure aintzinako garaira bidaia egitea proposatzen digu, Paleolitoko arbasoen bizimodua ezagutzeko.

"Eurek utzitako hondakinen eta garai hartako animalien aztarnekin, konturatuko gara nola aldatu den gure ingurua eta klima, baina gu, gizakiok, ez hainbeste", azaldu du Euskera, Kultura eta Kirol saileko diputatuak, Igone Martínez de Lunak, "erakusketan ohiko bildumatik kanpoko piezak jarri ditugu ikusgai eta modu didaktikoan erakutsi. Horretarako, bidaian eramango gaituzten irudiek laguntza paregabea eman digute".

Marrazkiez Alex Fernández arduratu da; diseinua Anuska Graphic-ek egin du; eta komisarioak Álvaro Arrizabalaga eta Marijose Iriarte, EHUko irakasleak izan dira. Gainera zenbait pieza eta bideo Gipuzkoako Gordailutik eta Altamira Museotik heldu dira.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko martxoaren 26(e)tik 2019(e)ko urriaren 31(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 16:00-18:30 . Larunbatetan: 10:00-14:00. Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00. Astelehenetan itxita
  • Lekua BIBAT. Arabako Arkeologia Museoa
    Aiztogile, 54
    Vitoria-Gasteiz
  • Web BIBAT. Arabako Arkeologia Museoa

Non

Euskadi, auzolana