"Juan de Alcega. Jostun unibertsala"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko apirilaren 3(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "Juan de Alcega. Jostun unibertsala"

Euskal Itsas Museoak Juan de Alcega aldarrikatu nahi du, oroimenak ahaztu duen Gipuzkoako lehen mailako pertsonaia. Berea baita Europa osoan estreinengoz argitaratutako joskintzari buruzko liburua: Libro de geometria, pratica y traça, el qual trata de lo tocante al officio de sastre. Madrilen argitaratu zen 1580an eta bigarren aldiz 1589an.

Bere lana benetako eskuliburua da garai hartako jantziak egitera begira; oihal galerak saihesteko eta etekinik onena lortzeko aholkuak ere ematen ditu. Jarduera horretan, Alcegak duin asko erakusten du Euskal Herriaren espiritu ekintzailea. Izan ere, bitarteko eskasiari aurre egiteko jakintza eta lana baliatzeaz gain, beste lurralde eta mugetan aukerak ikusten ditu. Gure protagonistak nabarmendu egiten du bere garaiko ehunaren industriak eta merkataritzak duten garrantzia ezen, itsas ibilbideen bitartez, Euskal Herriko portuak Europa eta Amerikarekin lotzen zituzten.

XVI eta XVII. mendeetako euskal joskintzak eta goi mailako jostunek ere gure itsas historiarekin harreman estua dutela iruditzen zaigu. Batetik, mende haietako euskal itsas gizarteak barneratua zuen espiritu ekintzailearen eta jarduera ekonomikoak antolatzeko erabiltzen zituen logiken ordezkari handiak ditugu Juan de Alcega bezalako goi mailako jostunak. Bestetik, garai hartako euskal itsas ekonomiak ehungintzarekin eta ehun komertzioarekin zuen harremana oso estua zen eta azken hau funtsezkoa izan zela aldarrikatu nahi dugu Alcegaren mailako jostunak gure lurraldean sortzeko.

itsasmuseoa.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko apirilaren 3(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00
  • Lekua Euskal Itsas Museoa
    Kaiko pasealekua, 24
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa1,5 / 3 €
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Euskal Itsas Museoa

Non

Euskadi, auzolana