Museoen Nazioarteko Eguna 2019, Artium Museoan

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2019(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2019, Artium Museoan
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2019, Artium Museoan

2019ko Museoen Nazioarteko Egunaren gai nagusia museoek euren komunitateetan eragile aktibo moduan dituzten eginkizun berriak izango dira, goiburu honekin: Museoak ardatz kultural bezala: Tradizioaren etorkizuna.

Museoek gizartean duten eginkizuna aldatzen ari da. Euren burua berrasmatzen ari dira museoak etengabe, are interaktiboagoak izateko asmoz, bisitaria erdigunean jarrita, komunitateari begira, malgu, egokigarri eta mugikor.

Ardatz kultural bihurtu dira, plataforma gisako jarduerarekin, non sormena ezagutzarekin konbinatzen den eta bisitariek eskura duten elkarrekin sortzea, partekatzea eta elkarri eragitea. Eginkizun nagusiei eusten dieten aldi berean (biltzea, kontserbatzea, komunikatzea, ikertzea, erakustea), museoek euren praktikak eraldatu dituzte, zerbitzua ematen dieten komunitateetara hurbildu ahal izateko.

Museoak kultura zentroei dagozkien eginkizunetan gero eta gehiago garatzen doazen neurrian, euren bildumak, historiak eta legatuak ohoratzeko modu berriak ere aurkitzen dituzte era berean. Hala, sortzen joan dira etorkizuneko belaunaldientzako esanahi berriak izango dituzten tradizioak, baita esangura ezezagun bat ere, gero eta anitzagoak diren bisitari garaikide globalentzat. Eraldatze horrek, museoetako teorian eta praktikan eragin sakona izango duelarik, museoetako profesionalak derrigortu egingo ditu orobat museoen berezko balioa birpentsatzera eta euren lanaren izaera bera zehazten duten muga etikoak auzitan jartzera.

Aldi berean komunitatearentzako arreta-gune eta mundu-sarea osatzeko atal izanda, museoek euren tokiko komunitateen premiak eta ikuspegiak testuinguru globalera bihurtzeko plataforma bat eskaintzen dute

Egitaraua, Artium Museoan

  • MAIATZAK 18

Zatoz eta esaiguzu, zuk, dakizun horrek
Adinekoentzako lantegia Charo Garaigortarekin, 11:30etik 12:30era

Zientzia fikzioa
Familientzako lantegia Idoia Elorzarekin, 11:30etik 13:30era

Bisita gidatuak Artium osorik
12:30ean eta 18:30ean

FamiliArtium: Gorputza, espazioa eta denbora II
Familientzako lantegia Azucena Mongerekin eta Idoia Elorzarekin, 17:00etatik 19:00etara

Topaketa OrekaTX-ekin
19:00etan

 

  • MAIATZAK 19

Familientzako lantegiak

Good Morning Artium! – Art by chance. Noelia Tofé-rekin, 12:00etatik 13:30era
Artium Txikia – Instalazioaren artea. Antton Goikoetxearekin, 12:15etik 13:30era

Bisita gidatuak Artium osorik
12:30ean eta 18:30ean

artium.org

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2019(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2019(e)ko maiatzaren 19(e)ra
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana