"La llamada"

Bilbao 2019(e)ko abuztuaren 15(e)tik 2019(e)ko abuztuaren 19(e)ra
  • "La llamada"

“La Llamada” (Deia) underground musikal moduan hasi zen Lara Antzokiko hallean, baina entzuleek eta kritikariek agertoki nagusiraino eraman zuten, eta, geroztik, “sarrerak agortuta” kartela daukate eskegita bertan. “La Llamada” musikalak abesti originalak eskaintzen ditu, rock talde batek zuzenean jotzen duela. Adiskidetasuna, lehen amodioa, nortasunaren bilaketa, elektro-latinoa eta Whitney Houston dira komedia honen gaiak.

Bira 30 hiri baino gehiagotan (Mosku barne) egin da, eta Madrilen bost denboraldi egin dira; horrenbestez, 800.000 pertsonak baino gehiagok “Deia” sentitu dute. 2015ean fenomenoa Mexikora heldu zen. 2017an zinemarako moldaketa estreinatu zen, kritikarien zein entzuleen aldetik arrakasta lortuta, 2018ko Goya sarietarako 5 izendapen eskuratuta, bai eta beste hainbat sari ere, horien artean nabarmentzekoak direla Latin Beat Film Festival 2017an eta Feroz 2018 jaialdian eskuratutako 2na sari, baita “Holy Camp!” izeneko nazioarteko bertsioarekin ere.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana