"Forever - The Best Show about the King of Pop"

Bilbao 2019(e)ko Urriak 5
  • "Forever - The Best Show about the King of Pop"

2009ko ekainaren 25ean, inoiz izan den pop artistarik eragingarriena zendu zen. Bat-bateko agurrak mundua hunkitu zuen. Michael Jacksonek, musika-ondarea uzteaz gain, bizimodu-filosofia ere sortu zuen, eta 10 urte geroago indarrean jarraitzen du.

FOREVER ikuskizunak omenaldia egiten dio Poparen erregeari, paregabeko esperientzia eskainiz Michael Jacksonen unibertsoaren inguruan. Ibilbide bizia, Michaelen arrakastak berrikusteko, sentikortasun handiarekin eta, gainera, saio, koreografia, akrobazia, abesti eta efektu berriekin; haren musikaren eta lanaren zaleak zur eta lur utziko ditu.

Estatu osoan zehar, hirietako emanaldi gehienetan sarrerak agortu ondoren eta nazioarteko bira (dagoeneko, PortugalenMexikonFrantzian eta Alemanian izango direla baieztatu dute) hasi baino lehen, familiako hiru kideren oniritzia jaso duen FOREVER ikuskizunak poparen erregearen zaleak gozaraziko ditu.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana