Ketama

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Abuztuak 21
  • Ketama

Flamenco on Fire 2019 programaren baitan.

Inor itzuli badaiteke, Ketama da, taldea ez baitzen sekula joan. Espainian musika beste modu batera idatziko litzateke, 80ko hamarkadako hasieran flamenkora hurbiltzeko modua aldatu zuen talde hau agertu izan ez balitz. Izan ere, irekiera eta aldaketa garai hartan, rock eta pop musika denbora galdua berreskuratu nahian egunean jartzen ari zirenean, Antonio, Juan eta Josemi Carmonak tradiziora arnas berria ekarri zuten, publiko orokorrari zabalduz.

Aurreiritzirik gabeko musikari-belaunaldi bateko kide, tradizioaren ezagule baina soinu berriak sartzeko beldurrik gabe, Ketama flamenko berriaren garaipen handia izan zen. Orain, 14 urteko itxaronaldia ondoren, taldea berriz ere elkartu da No estamos locos tour bira egiteko. Bira arrakastatsu honetan, bandak bere doinu ospetsuak berreskuratu ditu, urteen joan-etorriak dakarren jakintzarekin berremanak, baina Ketamaren funts eta zapore benazkoari eutsita.   

 

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana