José Mercé + Tomatito

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Abuztuak 22
  • José Mercé + Tomatito

Flamenco on Fire 2019 programaren baitan.

Camarón de la Islaren heriotzaren ondoren, Tomatitok bere gitarrarekin lehen aldiz flamenko-kantari bat lagunduko du. Izan ere, José Mercé eta Tomatito lehen aldiz proiektu bat elkarrekin hasi dute, De Verdad izenburua duena. Egungo flamenkoaren bi pertsonaia adierazgarrienetakoak diren hauek, adiskide minak, biak ere egiazko maisuak, eta elkarrekin bidaia sakonari heldu diote disko berria aurkezteko, sustraiak eta erraietatik sortzen den flamenkoarekiko grina berreskuratze aldera.

Luxuzko musikariek lagunduta, beren ibilbide oparoetan bidelagun izan dituzten paloak eta doinu dotoreak ekarriko dizkigute gogora, orain bion artean lantzeko, bai eta norberaren lanik arrakastatsuenetako batzuk ere. 

 

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana