Rocío Márquez + Jorge Drexler

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Abuztuak 23
  • Rocío Márquez + Jorge Drexler

Flamenco on Fire 2019 programaren baitan.

Aquellos puentes sutiles topaketa baten istorioa da. Bi artistaren arteko topaketa, lehen begiratuan irudi litekeena baino elkarren antzekoagoak direnak. Handia da zinez Jorge Drexler eta Rocío Márquezen sormena, eta handia ere, biek entzuteko duten gaitasuna, bai eta lurralde berrietan barneratzeko ahalmena ere. Biek ere izugarri maite dituzte musika sustraidunak. 

Guajirak, milongak eta vidalitak dira. Bada, molde horiek, mendez mende Atlantikoan zehar joan-etorrian, bi gauza adierazten dituzte, hala komunitate bakoitzaren berezitasuna, nola kultura iberoamerikarren arteko hurbiltasuna. Hori oinarri harturik, biek batera Aquellos puentes sutiles irudikatzen dituzte elkarren arteko konplizitatetik, musikaz eta bertsoz beterik. Inorena ez den lur emankor horretan, dena izan baitaiteke gertakizun. 

 

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana