Carlos de Jacoba + David de Jacoba

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Abuztuak 21
  • Carlos de Jacoba + David de Jacoba

Flamenco on Fire 2019 programaren baitan.

Zalantzarik gabe, gitarra flamenkoan etorkizun oparoa izanen duen gazteetako bat da, gaur egun. Carlos de Jacobak badu zer transmititua bere jotze noblearekin, dotoreziarekin eta uneoro darion grinarekin. Bere gitarraren soinua hizkuntza unibertsala da eta, haren bidez, notaz nota eta akordez akorde, ederki adierazten ditu bihotzean eta erraietan borborka dauzkan magia eta sentimendua. 

Carlos de Jacobak bere sentieraren ateak zabaldu dizkigu, ‘Alpaca Real’ lanaren bitartez. Horra haren gitarra flamenkoa, inspirazio tradizionaleko ikuskizunean txertaturik, baina musikari sorta bikain batek dakarren soinu abangoardistaz jantzia: Miguel de la Tolea, kantuan eta gitarran; Raúl Molina, kantuan; Tete Fernánde, dantzan; Natanael Borj, baxuan nahiz teklatuetan, eta Paco de Mode, perkusioan. Gaualdia gorenera eramateko, David de Jacobaren ahotsaren belus beltzak edertuko du ikuskizuna. 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 21
  • Ordutegia23:30
  • Lekua3 Reyes Hotela
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa28/33 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana