El Farru

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Abuztuak 23
  • El Farru

Flamenco on Fire 2019 programaren baitan.

Ez da erraza izan Paco de Lucía maisuak gomendatu zion lekukoa jasotzea: “Gau osoan izan zaitut nire ametsetan. Dantzan, kantuan eta gitarra jotzen ikusi zaitut; bada, horixe bera egin behar duzu”.

5 urtez, Paco de Lucía gitarra-jotzailearekin munduko antzokirik onenetan aritu ondoren, Farruco leinuko erdikoak, Antonio Fernéndez Montoya ‘El Farru’-k, halako premia sakona sentitu du bere burua berriz ere topatzeko. Maisuaren hitzek oihartzun egiten dute Antonioren buruan, eta haren zoriona helmuga da bailaorearentzat. Paco de Lucíaren aholkuek aro artistiko berria sorrarazi dute El Farrurentzat, eta itzulerarik gabeko inflexio-puntu gisako bat dira.

Ikuskizun berriaren bitartez, bailaore sevillarrak -apain bezain zorrotz beti- ederki erakutsiko digu bide bat aukeratu izana, bere barne borrokaren erronka berria gainditzeko, eta horrek eraginik, bilakatu eta hazi egin da, zalantzarik gabe. Artista bere alter ego-rik garbien eta erraienetakoenera hurbiltzen da, eta zentzumen guztien harmonizazioa gozatzen du. Bere hesiak hautsi eta haratago jotzen du, bere sormenezko aldeak oro isurtzen eta elkartzen baitira amets bat bateragarri egin nahian.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2019(e)ko Abuztuak 23
  • Ordutegia23:30
  • Lekua3 Reyes Hotela
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa28/33 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana