Musikaste 2019 - Euskal Musikaren Astea

Errenteria 2019(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2019(e)ko maiatzaren 25(e)ra
  • Musikaste 2019 - Euskal Musikaren Astea

Aurten Musikaste – Euskal Musikaren Astearen 47. edizioa ospatuko da, 2019ko maiatzaren 17ik 25era, euskal autore eta musikagileen aldeko konpromisoa berretsiz.

MUSIKASTE 2019k bere 47. Edizioa aurkeztuko du Errenterian. Musika kolore ezberdinetako generok aurkeztuko ditu, antzinako musikatik garaikidera, hainbat sorkuntza proposamenen bitartez.

MUSIKASTEk Ignacia Olaizolaren kasu berezia goraipatu nahi du, 2019an ehun urte beteko dituen emakume sortzailea. Bere lanak, Juan Bautista Elustiza, Dionisio Preciado edo Juan Mª Guelbenzuren lanekin batera mezetan entzungo dira. Joaquín Ojinaga (Bilbao, 1719 - Madril, 1789) XVIII. mendeko hispaniar maisuen ordezkari nabarmena izan zen. MUSIKASTEk bere lanari lekua eskainiko dio Khantoriak, antzinako musikako taldeak, eskainiko duen musika testuinguruan.

MUSIKENE - Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegi-ko geletatik sortutako musikagile berriren lanak aurkeztuko dira MUSIKASTEN ibilbide trebatua duen KURAIA Ensemblearen eskutik. Txistuaren munduak bi data azpimarragarri hartuko ditu kontutan. 2019an Lezoko txistulari garrantzitsua izan zen Polentzi Gezalaren jaiotzaren mendeurrena beteko da, baita Roberto Garaterena ere, txistulari elektrikoa ezizenaz ezagutua izan zena.

Ahots, txistu eta pianoz osatutako hirukoteak, ganberako musika eskainiko digu, autore klasikoak eta garaikideak nahasiz, berriki Eresbilen artxiboan barneratutako Tomás Garbizuren obrak aurkeztuz eta leku berezia eskainiz. Ohikoa den koruen egunean, berrogeita hamargarren urtemuga betetzen duen Zintruenigoko korala, Iparraldetik datorkigun Ascèse ganberako korala, ahots zuriz osatutako Náyade abesbatza eta KALAKAN hirukotea, eta Landarbaso abesbatza kementsua izango ditugu gure artean.

MUSIKASTE 2019ko amaierako kontzertura Bilbao Orkestra Sinfonikoa gonbidatu dugu. Ondarea berreskuratzeko xedearekin Rodrigo A. Santiago eta Gotzon Alustiaren lanak entzungai izango ditugu, baina horiek ez ezik, gure garaiko, Fernando Velázquez edo Isabel Urrutia musikagileen lanek ere lekua izango dute gure artean

 

eresbil

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana