UPV/EHUko Udako Ikastaroak 2019 (Artea eta kultura)

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko ekainaren 5(e)tik 2019(e)ko irailaren 10(e)ra
  • UPV/EHUko Udako Ikastaroak 2019 (Artea eta kultura)

Ikastaro guztiak ikusi [PDF 5,64 MB]

 

Lurraldeak eta Mugak ikastaroak, hamargarren edizio honetan, irudia hainbat jarrera edo joeretatik –batzuetan zine esperimentaletik eta kreazio bideotik hurbil daudenak– lantzen duten egungo zine dokumentalaren proposamenak aurkezten jarraitu nahi du. Pieza probokatiboak, beste diziplina eta joera batzuekin gurutzatzen direnak, beste praktika batzuekin konektatutako proiektuak, esperimentuak, bideosorkuntzak, perfomanceak eta zinea etengabeko aldaketan dagoen proposamen bizi gisa ulertzeko moduak.

 

Gizakiak lurraldea eraldatu eta paisaia moldeatu izan du antzinatik, bere premien arabera. Ostera, orain dela hamarka batzuk geroztik, eraldaketa horiek eta lurzoruaren okupazioak nahasmen handiak eragin dituzte, bai lurraldearen dinamika naturaletan eta antropikoetan, bai produkzio eta kontsumo ereduan.

 

Baldin eta, artea gizakiak ideiak, emozioak eta munduaren kontzepzioa adierazteko modua dela irizten badiogu, begien bistakoa da zientzia eta, bereziki, matematika arteari eta haren adierazpide ugariri lotuta daudela. Dagoeneko ez gaitu harritzen matematikaren eta arte eta kulturaren arteko harremanak, nahiz eta tradizionalki matematika burmuinaren jardun hutsarekin erlazionatu den, eta artea, berriz, sentimenduekin eta sormenarekin.

 

Esparru bereizitzat irudikatu izan dira sarri poesia eta politika, poetikoa eta politikoa, baina etengabeak izan dira bi esparru horien arteko zubiak eta elkarrekintzak. Ikastaro honetan, esparru poetikoaren eta esparru politikoaren arteko harremanak izango digutu hizpide, gaur egungo sorkuntza poetikoa eta ekintza politikoa kontuan hartuta.

 

Artea ezin daiteke bereizi zientziatik, nahiz eta oraindik arrakala handia dagoen giza adimenaren bi adierazpide horiei ekiteko orduan. Egungo gizarte teknologikoan, oso presente egoten jarraitzen du bi kulturen arteko bereizketak: humanistikoa eta zientifikoa (letrak eta zientziak), eta urriak dira bien arteko zubiak. Gizartearen zati handi batentzat, zientzia ez da kulturaz ulertzen den horren barnean sartzen.

 

Bertsolaritza artikulazio berriek bizi dute. Hain segur, hori ere bada azkar egotearen arrazoietako bat. Ez da ordea lehen aldia; aurrez nozitu izan du artikulaziorik. Eta horri esker, besteak beste, egokituko zen bertsolaritza egungo gizartera. Biziberritu ala hil. Bertsolaritzak bizi dituen mudez eta dudez ariko gara ikastaroan, baina bizi izan dituenak gogoan, distantzia kronologikoak ematen duen argitasunaz.

 

Ikastaro honen xedea da “Gerra Handia” deritzonak (gaur egun Lehen Mundu Gerra deitzen dena) Euskal Herrian izan zuen eraginaren alderdi ezezagunenetako bati erreparatzea: hau da, nola erantzun zuen euskal diasporak –Iparraldekoak nahiz Hegoaldekoak– gerra piztu zenean.

 

UPV/EHU

Laburrean

  • Mota Ikastaroa
  • Data 2019(e)ko ekainaren 5(e)tik 2019(e)ko irailaren 10(e)ra
  • Lekua Miramar Jauregia
    Mirakontxa Pasealekua, 48
    Donostia-San Sebastián
  • Web Miramar Jauregia

Non

Euskadi, auzolana