55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako Aztarnak ipuin laburren lehiaketa 2019

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko maiatzaren 15(e)tik 2019(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako Aztarnak ipuin laburren lehiaketa 2019

Donostiako Udaleko Ongizate Sailaren Plus 55 zerbitzuaren eta Donostia Kulturako Ernest Lluch Kultur Etxearen egitasmoa da Aztarnak. Literaturaren eta artearen eremuan adinekoen ikusgarritasuna sustatzea du helburu.

Lehiaketan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan jaiotakoek edota bertan bizi direnek hartu dezakete parte. Lanak, bai euskarazkoak bai gaztelaniazkoak, originalak eta argitaragabekoak izan behar dira, eta ekainaren 22a (barne) baino lehen bidali behar dira posta arruntaz edo posta elektronikoz. Lehiaketaren oinarriak Ernest Lluch Kultur Etxearen webgunean kontsulta daitezke.

Hautatutako lanak bilduma batean argitaratuko dira. Epaimahaia literatur ospe aitortua duten pertsonek eta erakundeetako eta Plus 55 programako ordezkariek osatuko dute.

Sari banaketa eta bildumaren aurkezpena azaroaren amaieran egingo den jarduera publiko eta instituzional batean egingo dira.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2019(e)ko maiatzaren 15(e)tik 2019(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana