"Napardeath - Ataun of the Dead III"

Deba 2019(e)ko Ekainak 13
  • "Napardeath - Ataun of the Dead III"

Napardeathekin (Katihotsak Logia Kultur Elkarteak ekoiztua) itxi egiten da Ataun of the Dead trilogia, Beñat Iturriozek eta Xabier Padinek 2012an hasia, Ataun of the Dead filmarekin, eta 2014an Joxean’s hil ebenekin jarraitu zuena. Istorioaren amaiaera honetan, lehenengo filmean berpiztu eta bigarrenean Eusko Alderdi Banpiroa garaitu ondoren, Zumalakarregi zonbia Iruñeara abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoz.

Bidea ez da uste bezain erraza izango... Grabaketa Prozesuan zehar Euskal Herrian barna, puntarik punta, ibili dira erreka, ibai, mendi, desertu eta glaziarretan. 150 pertsonatik gorak hartu zuen parte grabazioan, 2018ko 7 hilabetetan zehar, egunerokotasuneko lanek uzten duten denbora librea baliatuz. Katihotsak elkartearen hitzetan: “Ataun of the Dead trilogia ‘zuk zeuk egin’ filosofiaren barnean koka daiteke. Proiektu osoa auzolanean garatu da, baita Napardeath pastoral zinematografiko hau ere, trilogiaren azken atala.

Estralurtarrak Central Park-en lur hartzeaz kokoteraino gaude. Hori dela eta, ikusi nahiko genituzkeen istorioak gurera ekarri eta errealitate bilakatu nahi izan ditugu, euskal iruditeria eta pertsonaiak uztartu eta gure historia zinemara eramanez. Hau guztia nola ez, natural ateratzen zaigun umorea lagun, Xahok irudikatutako Zumalakarregiren bertsio libre bat marraztuz eta satira politikoaren eremuan hatz puntak sartuz. Euskaraz, gure hizkuntzan. Gure burua guk ez badugu imajinatzen, besteek imajinatuko baikaituzte”.

 


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2019(e)ko Ekainak 13
  • Ordutegia20:30
  • LekuaAndutz Biltokia (Itziar)
    Deba
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana