"Ocaña"

Bilbao 2019(e)ko irailaren 3(e)tik 2019(e)ko irailaren 8(e)ra
  • "Ocaña"
  • "Ocaña"
  • "Ocaña"

Bartzelona. 70eko hamarkada. Francoren diktaduraren azken urteak dira. Jose Perez Ocaña margolari sevillarrak, bere margolanak ezagutaraztearekin batera, mundua bera aldatu nahi du. Borroka politikoari eta homosexualen eskubideen aldeko borrokari erabat lotuta, Kataluniako hiriburuko Ranbletan gertakari sonatuen protagonista izan zen.

Gizarteak ez zuen sekulan ulertu ez haren lanik ez haren izaerarik, eta larrutik ordaindu zituen gizartearen mespretxua eta maitasun ezaren samina. Orain, berpiztu egin da Ocaña, ahanzturaren itzaletik atera. Izan ere, guztiok ezagutu beharko genukeen historia taularatuko da.

  • Dramaturgia: Unai Izquierdo
  • Zuzendaria: María Goiricelaya
  • Aktoreak: Unai izquierdo, Itziar Lazkano, Mikel Losada, Diego Pérez
  • Bisualak: Gheada
  • Argiztapenaren diseinua: David Alcorta
  • Jantzien diseinua: Daniel F. Carrasco
  • Eszenografia eta atrezzoa: Ion Etxabe, Ane Pikaza, Iago Rey, Mara Ona
  • Ilustrazioa: Ane Pikaza
  • Ekoizpena: Pabellón 6 eta Makiescenica

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana