CantaJuego: "SuperÉxitos"

Bilbao 2019(e)ko Abenduak 8
  • CantaJuego: "SuperÉxitos"

CantaJuego taldeak 15 urte bete ditu, eta handikiro ospatu nahi dute, euren errepertorio zabaleko lanik onenak eskainiko dituen produktu eta bira banarekin.

"SuperÉxitos" ikuskizuna berezia da, eta EnCanto taldeak bere proiektuaren balioak berresten ditu bertan: kolaborazioa, talde-lana, enpatia, baina, batez ere, besteenganako errespetuak duen garrantzia; horiek dira, oraindik ere, familia osoarentzako show honen gai garrantzitsuak, eta, nola ez, musika eta mugimendua baliatzen ditu haurrak estimulatu eta entreteni daitezen.

Abentura honetan murgilduko dira, baita ere, Coco, Pepe eta Buby, bai eta showari kolorea eta berotasuna ematen dioten beste hainbat pertsonaia ere, haur nahiz helduek goza dezaten.

Proposamena zein den? Familian abestu, dantzatu eta gozatzea, CantaJuegos taldearen ondare diren abestien bildumako hitetan zeharreko bidaiaren bidez.

Iraupena: 90 minutu (atsedenaldirik gabe).


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana