Fabio Álvarez: "Makrokosmos I"

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Irailak 6
  • Fabio Álvarez: "Makrokosmos I"
    Argazkia: www.fabioalvarezpiano.com

Civivox: verano de 2019 (PDF - 1,87 MB)

NAK 2019, Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia.

Kontzertu didaktiko eta elkarreragile honetan (laguntza multimedia ere izanen du), Fabio Álvarez piano-jotzaileak azalduko du zer lotura dagoen astronomiaren eta Crumb konpositorearen piezaren artean. Hona lan horren azpititulua: "Fantasiazko hamabi pieza zodiakoari jarraiki piano handiturako".

Makrokosmos I (1972), hau da, George Crumb amerikar konpositoreak ondutako lana (1929), XX. mende bukaerako pianoaren baliabide tekniko berrien ziklorik osoen eta eragintsuenetako bat da. Pieza bakoitzak zodiako-zeinu bat esleitua du, konpositoreak denboraz eta espazioaz zeukan kezkaren erakusgarri.

Imajinatu daitezkeen kolore-tonu guztiak jorratzen ditu Crumbek teklatuan nahiz piano barnean, instrumentuaren tonu-tarte guztia aprobetxatuta, hiru pedalak erabilita, tarte dinamiko bat erabilita (arras tarte zabala, anplifikazioaren bidez), piano-jotzailearen eskuak baliatuta kolpekatzeko, punteatzeko, eta hariak arraspatzeko, eta halaber, zenbait gauzaki erabilita: kateak, kristalezko edalontziak, plektro metalikoak, paperezko orriak edota eskuila metaliko bat.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana