Zura Quartet eta Beatriz Pomés: "Pablo Sarasate 1880-1890. Argazki musikal bat"

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Irailak 20
  • Zura Quartet eta Beatriz Pomés: "Pablo Sarasate 1880-1890. Argazki musikal bat"

Sarasateren ondarea.

Civivox: 2019ko uda (PDF - 1,87 MB)

Pablo Sarasateren heriotzaren 111. urtemuga betetzen den egunean, Zura Quartetek eta Beatriz Pomések kontzertu bat eskainiko dute haren lanik ezagunenetako batzuk emateko. 1880ko eta 1890eko hamarkadak bereziki emankorrak izan ziren musikaren munduan, hainbat estetika musikal zeudelako. Ia XIX. mende osoan nagusi izan ondoren, Erromantizismoa protagonismoa hasi zen hartzen beste ildo batzuekin, hala nola nazionalismo musikalarekin eta inpresionismoarekin. Hain zuzen ere, hamarkada horietan kokatu beharra dago Pablo Sarasateren heldutasuna, bai bere lanean bai bere sormenean. Bada, ideia horri jarraiki, programak urte haietako argazki musikal bat ekarriko digu, Sarasatek bizi izandako errealitate musikalaren ikuspegi osoa eskaintzeko asmoz. Programak musika-ildo guztietako lanak biltzeaz gain, Sarasateren sorkuntzalanak konpositore garaikideen lanekin lotuko ditu.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana