Jumana Manna-ren erakusketa

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko ekainaren 7(e)tik 2019(e)ko urriaren 6(e)ra
  • Jumana Manna-ren erakusketa

Udako bi erakusketetako bat Jumana Manna (AEB, 1987) artista palestinarrari eskainiko diogu. Erakusketa honek lehen aldiz erakutsiko du artista gazte honen produkzio artistikoa Espainiako estatuan. Mannak bere burua zinegile eta eskultore gisa definitzen du. Bere lana diskurtso historiografiko eta geopolitikoetan oinarritzen da, batik bat, Ekialde hurbileko gertakari historiko, sozial eta kulturalei loturik.

Ikuspegi mikro batetik abiatuta, gertakari horiek egun puri purian dauden garrantzizko gaiak ukitzen dituzte. Kolonialismoa, kultur-trukea edo boterea bere lan filmiko eta eskultorikoetan azpian dauden gaietako batzuk dira. Erakusketa hau Mannaren azken bi filmek ardazten dute —A Magical Substance Comes Into Me (2016) eta Wild Relatives (2018)—, eta baita bi proiektu hauen inguruan sortutako unibertso eskultoriko eta sinbolikoak ere.

 

 

 

 
tabakalera.eu

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko ekainaren 7(e)tik 2019(e)ko urriaren 6(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana