"Erromaniko errebelatua. Federico Baraibar eta Lorenzo Elorzaren argazki-bilduma"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko maiatzaren 30(e)tik 2019(e)ko irailaren 1(e)ra
  • "Erromaniko errebelatua. Federico Baraibar eta Lorenzo Elorzaren argazki-bilduma"

Sancho el Sabio Fundazioak Erromaniko errebelatua. Federico Baraibar eta Lorenzo Elorzaren argazki-bilduma erakusketa izango du ikusgai. Erakusketa horrek Arabako erromanikoaren irudi-album ederra eta ezezaguna emango du ezagutzera. Maiatzaren 30etik irailaren 1era arte izango da jendaurrean ikusgai.

Landazuri Elkarteak, Vital Fundazioak, Sancho el Sabio Fundazioak eta Erdi Aroko Araba taldeak abiarazi dute ‘Erromaniko errebelatua’ lana eta horri esker, Federico Baraibarrek berak, 1912an, Arte Ederren San Fernando Akademian harrotasunez lagatako lana deskubrituko dute ikusleek. Ondarea erregistratzeko egindako argazki-lan aitzindari horren bitartez, egileek zuten helburua zein jakiteko aukera izango da, eta gainera, XX. mendearen hasierako txangozaletasun zientifikoan eta gure lurralde historikoko ondare erromanikoaren berraurkitze ikusgarrian ere sakondu daiteke.

Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan izango da ikusgai proiektu hori, maiatzaren 30a eta irailaren 1a bitartean. Era berean, baditu zenbait arlotan adituak diren hainbat laguntzaile, eta horiei esker ikuspegi desberdinetatik aztertu dira, eta bere testuinguruan kokatu, argazki horiek. Javier Soto Madrazo eta Raquel Esteban arduratu dira Arabako argazkigintzaren aitzindari horiek euren testigantza uzteko erabili zuten argazki-baliabidearen alderdi teknikoaren testuinguruaz. Carlos Ortiz de Urbina historialaria izan da Federico Baraibar eta Lorenzo Elorzaren biografiaren alderdi ezezagunenak argitara ateratzeaz arduratu dena. Federico Baraibar eta Lorenzo Elorza izan ziren irudi-bilduma horren egileak eta Arabako erromanikoaren birraurkikuntzaren protagonistak.

Gainera, Gorka López de Munain, Ander Gondra eta Isabel Mellén, Erdi Aroko Araba taldeko kideak, arduratu dira irudi horien edukiaz eta XX. mendean Arabako tenpluen bilakaera ezagutzeko duten balioaz, izan ere, horietako asko gaur egun desagertuta daude zoritxarrez.

Vital Fundazioa era askotara dago inplikatuta erakusketa horretan. Alde batetik, proiektuak diru-laguntzak jaso ditu Vital Fundazioaren deialdi bitan, eta beste aldetik, Sancho el Sabio Fundazioan egingo da erakusketa eta Federico Baraibarri nahiz Arabako erromanikoari buruzko fondo bibliografikoen ekarpena egin du.

Erakusketarekin batera, Sancho el Sabio Fundazioan beste zenbait jarduera eta argitalpen ere burutuko dira, bisitariei Arabako erromanikoaren lehendabiziko aurkitzaileen munduan murgiltzen laguntzeko. Zehatz-mehatz hiru hitzaldi emango dira ‘Vital Fundazioa Kulturunean’ (Bakea 5, Dendarabako 1. solairua), erakusketaren antolaketan lagundu duten adituek emanak. Ekainaren 26an, asteazkena, Javier Soto Madrazo eta Raquel Esteban Vegaren txanda izango da; uztailaren 3an, asteartea, Isabel Mellén, Ander Gondra eta Gorka López de Munainena; eta, uztailaren 10ean, asteartea, Carlos Ortiz de Urbinarena. Era berean, argazki-bilduma osoa eta testuingurua ematen dioten eta xehetasunez aztertzen duten testuen publikazioa argitaratuko da.

Erromaniko errebelatua. Federico Baraibar eta Lorenzo Elorzaren argazki-bilduma Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan izango da ikusgai (Betoñuko Ataria 23, Vitoria-Gasteiz), astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 8:00etatik 15:00etara.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko maiatzaren 30(e)tik 2019(e)ko irailaren 1(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 18:00etara; Ostiraletan 08:00etatik 15:00etara
  • Lekua Sancho el Sabio Fundazioa
    Portal de Betoño, 23
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Sancho el Sabio Fundazioa

Non

Euskadi, auzolana