Ereiaroa 2019

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko ekainaren 5(e)tik 2019(e)ko ekainaren 27(e)ra
  • Ereiaroa 2019

Ekainari ereiaro ere deitzen omen zaio. Oihaneder Euskararen Etxeak hilabete honetako egitarauari bestelako izaera eman nahi izan dionez, izena ere aldatu dio: Ereiaroa, ereiteko aroa, lurra prestatu ondoren hazia bertan barreiatu edo sartzeko garaia.

Izan ere, haziak bezala barreiatu nahi ditu ekain-ereiaro honetan euskal sortzaileen lanak Gasteizen. Lehen hazitik, apurka-apurka, hazi berriak lurra estaltzeari ekingo diote, emeki baina tai gabe.

Iratxe Fresneda zuzendariaren bigarren film luzeak emango dio hasiera Ereiaroari, ekainaren 5ean. Lurralde hotzak (Cold lands) barren-barrenetik hasten den bidaia pertsonala da. Begiratzeko modu bat. Arnas egiteko bide bat.

Hurrengo egunean, ekainaren 6an Tranpola antzerki taldeko Josune Velez de Mendizabalek eta Gontzal Uribek Azken antzoki dantza mikro-antzerkia taularatuko dute ur-biltegian. Hiru emanaldi egingo dira: 19:30, 20:00 eta 20:30ean. Parte hartzeko izena eman behar da Oihanederren webgunean (oihaneder.eus).

Ereiaroaren 11n Oskar Alegriaren Emak bakia baita filma ikusteko aukera egongo da, izen bereko Man Ray zinemagilearen filmean inspiratutako lana.

Hirugarren ikus-entzunezkoa ekainaren 19an proiektatuko da. Maider Oleaga zuzendari gasteiztarraK Muga deitzen da pausoa dokumentala aurkeztuko du, Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle, euskalzale eta besteak beste NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailea nor izan zen aurkitzeko saiakera bat.

Kontzertuen artean lehena ekainaren 13an izango da. Marlik musika talde Zumaiarrak rock-blues erritmoak ekarriko ditu, country eta swing ukituak emanez.

Pelaxen, kontzertuak borobilduko du ereitea ekainaren 27an. Unai Pelayo bakarlari donostiarrak Talkak egiten du didaktika izeneko bere azken diska aurkeztuko du.

Ikus-entzunezkoak arratsaldeko 19:00etan eskainiko dira Ortuño aretoan. Proiekzioen ostean solasaldia egingo da bakoitzaren zuzendariekin.

Kontzertuak eta antzezalana 19:30etik aurrera izango dira, Falerina tabernan eta ur-biltegian, hurrenez hurren.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana