"Musikarium"

Sopela 2019(e)ko Abenduak 21
  • "Musikarium"

"Musikarium" ikuskizuneko protagonista abestea gustuko duen 8 urteko neskatoa da, Ilargi du izena. Olentzerok mugikorra oparitu zionetik ez du berarekin ibil besterik egin. Badu dohain berezi bat mugikorrak, gehiegizko erabilerak, maite duzun hori kentzen dizu eta Ilargik asko erabili duenez, ahotsa galdu du eta ezin du kantatu.

Baina Mari Domingik badu edabe magikoa Ama Lurreko lau osagaiekin egiten dena. Osagaiak kontinente desberdinetan aurkitu beharko ditu Ilargik ahotsa berreskuratzeko. herrialdeetako hizkuntzak ikasi eta baita musikak ere osagaial bilatzen dituen bitartean. Kulturak, hizkuntzak ohiturak ezagutuko ditu eta Euskal Herrikoarekiin alderatu. Ilargi ohartuko da hainbat musika tresnen antzekotasunaz. Berreskuratuko al du Ilargik ahotsa? Kantatuko al du berriro? Ikasiko al du Ilargik mugikorrari erabilera arduratsua ematen? "Musikarium" ikuskizun pedagogikoak ditu erantzunak.

sopela.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana