Xabi Aburruzaga

Sopela 2019(e)ko Azaroak 29
  • Xabi Aburruzaga

Bost diskaren aurkezpena.

Bat, bi, hiru, lau…eta bost. Esku betearekin zenbatzeko adina sorkuntza-lan. Bost. Zentzumen oro gozarazteko moduko soinuak dakartzan bosgarrena. Pentagramaren arteza bihurrituta, bost puntako izarrari darion soinua. Ongi etorri, Bost. Heldutasunean nekaezin dabilen musikariaren bostekoa. Azkenaldiko bizipenei emandako bostekoa. Poztekoa.

Barne bidaia egini du Portugaleteko musikariak eta han-hemengo lagunekin bizitakoak, haurtzaroa, aitatasuna, eta nola ez, maitasuna, trikitixari diona, zein baino zein kutunago zaizkion pieza bihurtu ditu eta entzuleari eskain dio Bost diskoan, elkarrekin euskal folkaren unibertsoa elikatzen jarrai dezagun.

sopela.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana