King Arthur, H. Purcellena (kontzertu bertsioa): Gabrieli Consort & Players

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Urriak 26
  • King Arthur, H. Purcellena (kontzertu bertsioa): Gabrieli Consort & Players

1691ean ondu zuen Henry Purcellek King Arthur, Kenteko erregeak bahituta zuen Kornuallesko printzesa berreskuratzeko Artur erregearen ahaleginetan oinarritua. Heldutasuneko lantzat joa, musikagilearen sorkuntza melodikoko zenitean ondua, King Arthur, ahots-saioak dituen antzezlana da egiatan. Pertsonaia nagusiak ahozko paperak dira, eta musika, berriz, jainkoek, izaki mitologikoek, artzainek eta soldaduek baliatzen dute.

Ingalaterrako barrokoko musika ederraren adibide handietako baten bertsio hau kontzertuan munduko talde barroko ezagunenetako batek ekarriko du, Gabrieli Consort & Players taldeak, taldearen buru eta sortzaile Paul McCreeshek zuzenduta. 

  • Gabrieli Consort & Players
  • Zuzendaria: Paul McCreesh
  • Sopranoak: Anna Dennis, Mhairi Lawson, Rowan Pierce 
  • Tenorrak: Jeremy Budd, James Way 
  • Baxuak/Baritonoak: Marcus Farnsworth, Ashley Riches
Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana