"El viaje de Ulises"

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Azaroak 16
  • "El viaje de Ulises"

2019ko ikuskizun onenaren Feten Saria eskuratu duen Ulisesen bidaia, bidaia baten istorioa da. Bidaia baita, azken finean, bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren isla.Peripeziaz eta jolasez betetako bidaia, non ekintza eta eszena bakoitza unibertso oso bat bilakatzen den.

Greziako Jainkoek, Olinpo mendiaren gailurretik, gizakien bizitzak gobernatzen zituzten. Beraiek erabakitzen zuten gizakiak babestu eta baztertuko zituzten, eta, hala, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetak desafiatzera ausartu ziren, eta, hala, beren haserrearen biktima bihurtu. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindu egin zen eta Itakara itzultzea galarazi zion; Mediterraneo itsasoan noraezean utzi zuen.

Ulisesen istorioa bidaia baten istorioa da. Bidaia baita, azken finean, bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren isla.Peripeziaz eta jolasez betetako bidaia, non ekintza eta eszena bakoitza unibertso oso bat bihurtzen den.

Ulisesi bere Itaka aurkitzen eraman gaitzala eskatuko diogu, ea guk ere gure Itaka aurkitzen dugun.

Bizi bedi heroi greziarra!

Fitxa artistikoa 

  • Egiletza: Sorkuntza lan kolektiboa Julio Salvatierraren egokitzapena oinarri hartuta
  • Zuzendaritza: José Carlos Garcia
  • Zuzendari laguntzailea: Nuria Cuadrado
  • Aktoreak: Aritza Rodríguez, José Cruz Gurrutxaga, Fran Lasuen, Javi Tirado
  • Musika zuzendaritza eta konposaketa: Fran Lasuen
  • Eszenografia eta attrezzoa: Javi Tirado
  • Jantziak, diseinua eta errealizazioa: Ikerne Jiménez
  • Argiztapena: Ion Chávez
  • Itzulpena: Idoia Barceló
  • Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpena: Alex Díaz 

Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana