Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Yves Abel)

Pamplona/Iruña 2019(e)ko Azaroak 21
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Yves Abel)
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Yves Abel)

4. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'

Prokofieven Sinfonia kontzertantea ederra da zinez eta arras zorrotza bere ildo adierazkorretan. 1954an sartu zen biolontxelo eta orkestrarako errepertorio beti txalotuan. Kolore biziak bilatu nahiak nahiz Prokofievek beti darabiltzan ironia pertsonalek beharturik, bakarlariak eta orkestrak unibertso zabala arakatu behar izaten dute soinu eta tinbre xehetasunetan, eta hori egiazko erronka musikala da.

Zalantzarik gabe, aukera paregabea dugu zinez Edgar Moreau (1994) biolontxelo-jotzaile frantses gaztearen manerak entzuteko, egungo bikainenetako bat baita nazioartean. Bidaiak, bestalde, Mendelssohnek Eskoziara egindako bisita introspektibo eta inspiratzailera eramanen gaitu, Yves Abel zuzendari franko-kanadar ospetsuaren zuzendaritzapean. 

PROGRAMA

I. Atala

Sergei Prokofiev
Sinfonia kontzertantea, biolontxelo eta orkestrarako
 
II. Atala
 
Felix Mendelssohn
3. Sinfonia, La minorrean, opus 56, Eskoziarra


PROTAGONISTAK

  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
  • Zuzendaria: Yves Abel
  • Bakarlaria: Edgar Moreau, biolontxeloa
Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana