"Denis salbatu", Ted van der Hulst-en argazki-erakusketa

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko ekainaren 7(e)tik 2019(e)ko irailaren 8(e)ra
  • "Denis salbatu", Ted van der Hulst-en argazki-erakusketa

Aiete Kultur Etxeak orangutan kume bati buruzko erakusketa antolatu du. Dennis deituriko kumea Indonesian erreskatatu zuten 2015ean trafiko ilegalaren esku zegoenean. Aurten, abuztuan, basora itzuliko da. Hainbat urte eman ditu haurtzaindegi eta eskola ezberdinetan. Horietan bere kabuz bizitzen irakatsi diote. Umezurtz delako basoan bere amarekin ikasiko lituzkeen abilidadeak eskola espezializatuetan ikasi behar izan  ditu.

Orangutanak Sumatra eta Borneo irletan bizi diren tximino handiak dira.

Palma-olioaren plantazioak Indonesian desagertzeko arriskuan diren animalien azkeneko baso eta habitatak suntsitzen ari dira, besteak beste, orangutanak, errinozeroak, elefanteak eta Sumatrako tigreak.  Erakusketa honetan, Ted van der Hulst argazkilari nederlandarrak bere irudien bitartez JAAN (Jakarta Animal Aid Network)  elkartearen lanaren berri ematen digu, eta Dennis orangutan- kumearen historia kontatzen du.

Dennis, orangutan txikia

2015eko otsailean,  32 animalia konfiskatu zitzaizkion Baliko animalia trafikari bati; hark Facebook bidez jarduten zuen eta Europako, Errusiako eta Ekialde Hurbileko zooetako hornitzailea zen. 14 espezie ezberdin zeuden horien artean eta denak galzoriko espezieak ziren.

Erreskatatutako animalien artean, 9 hilabeteko orangutan kume zurtz bat aurkitu zuen taldeak.   Dennis izena jarri zioten eta Javako bizi basatiaren erreskate zentroan eman zitzaizkion lehenengo zaintzak. Gero, orangutan gazteentzako Baso-Eskola batera eraman zuten han errehabilitazioa hasteko, Sumatrako Orangutanaren Kontserbazio Programaren esparruan. Bertan, orangutan helduak imitatu, eta haiengandik ikasten dute elkarren artean harremanak izaten eta basoan askatuko dituztenerako prestatzen. Ohiko egoera batean, orangutan kume batek bere amarengandik ikasiko lituzke gaitasun horiek, eta berarekin geratuko litzateke 8 urte bete arte. 

Dennis eraman zuten egun berean, apur bat helduagoa zen beste orangutan bat iritsi zen, Rory izenekoa, urte bat eta zortzi hilabete zituena. Biak egoitza berean jarri zituzten eta lagun min bilakatu ziren. Bere ama basatia ez zen beste orangutan batekin harremanak zituen lehenengo aldia izan zen. Hasieran, giro berri hark beldurtu egin zuen arren, Rory alboan izanda, pixkanaka konfiantza irabazten hasi zen.

Haurtzaindegia eta Joko-Eskola

Artean, Rory eta Dennis gazteak zirenez, egokiena beharrezko gaitasun sozialak ikastea eta garatzea ahalbidetuko zien talde batean sozializatzea zela erabaki zen.

Dennisek Rory jarraitu zuen eta seguru sentitu zen beste lau orangutan gazteekin harremanak izaterakoan. Berehala bere gunea esploratzeaz gozatzen zuen orangutan kanporakoi bilakatu zen, beste orangutan batzuekin haien taldean jolasten ibiltzen zen eta estalperik gabeko jolastoki txikian eskalatzen ere ikasi zuen. Rory kopiatzen zuen jokabide berriak ikasteko. Haren atzean ezkutatzen zen eta, batik bat, eskolako langileak desafiatzen zituen, haiek Dennis esnez elikatu ahal izateko hura haurtzaindegira itzultzea nahi zutenean.

Gazte-Eskola

Gazte-eskolan bere etxea beste bost orangutanekin partekatu zuen; haiek basatiak ziren eta ez zuten inongo interesik gizakiengan. Testuinguru horretan, Dennisek gaitasun gehiago garatu ahal izan zituen, adibidez, bere lagunengandik makilekin tresnak egiten ikasi zuen, buruko gaitasunak garatzeko erabiltzen ziren buru-hausgarrien kutxetara iristeko balio zutenak.

Oihaneko eskola

Hala ere, Dennisek gustuko zuen bere giza zaintzaileengandik gertu egotea, Raskita eta Emmyrengandik gertu. Bi langile horiek astean hirutan Dennis oihaneko eskolara eramatea erabaki zuten, basora itzultzeko prestatzen ari ziren orangutan handiagoengandik ikasiko baitzuen eta haiekin harremanak izango baitzituen han.

Dennisek berehala menderatu zuen zuhaitzetara igotzeko gaitasuna, oihan tropikaleko jolastokian bere lagun helduagoei jarraitu ohi zien eta. Basora joateko bide luzea egin beharra zeukan artean, baina orangutanaren jokabidea ikasten jarraitu ahala, askatasunetik pauso bat gertuago zegoen.

Laster, 2019ko abuztuan, Dennis basoan askatuko dute.

Ted van der Hulst. Argazkilaria

Ted van der Hulst (Utrecht, 1982) argazkilariaren estilo gogokoena zuri-beltza da eta hori da bere lanetan gehien erabiltzen duena. Argazkilaritza ikasi zuen Amsterdameko Fotovakschool eskolan eta erretratuen argazkilari gisa graduatu zen.

Balira joan zen bizitzera, eta gaur egun bertan bizi da bere emazte Cempaka eta bere seme Djangorekin. Femke den Haas-ekin, JAANeko sortzaileetako batekin, ideiak partekatu zituen unetik, Ted erabat murgilduta egon da Dennisen argazkilaritza proiektuan.

JAAN-  Jakarta Animal Aid Network

JAAN (Jakartako animalientzako laguntza sarea) Indonesian 2008an Femke den Haas-ek sortu zuen irabazi asmorik gabeko erakundea da; animalien legez kanpoko merkataritzaren aurka borrokatzea eta herritarrei animalien tratu txarrak ikusaraztea dira bere helburuak. http://stichting-jaan.nl/

Hamasei urterekin, Femke den Haasek (Haga, 1977) lehenengo aldiz boluntario gisa Kalimantango orangutanak babesten lan egin zuen. 2002an, betiko Indonesian bizitzen jarri zen orangutanak eta beste espezie batzuk babesteko.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko ekainaren 7(e)tik 2019(e)ko irailaren 8(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik ostiralera: 16:00?20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana