"De lo perdido y lo recuperado", Javier Hernández Landazabalen erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko ekainaren 7(e)tik 2019(e)ko irailaren 15(e)ra
  • "De lo perdido y lo recuperado", Javier Hernández Landazabalen erakusketa

Eskultura multzo bat eta haiek irudikatzen dituzten margolanak jarri ditu ikusgai egileak, artearen testuingurua omentzen —edota satirizatzen— eta kontsumismoa kritikatzen dituzten gailuak.

Komisarioa: Daniel Castillejo

De lo perdido y lo recuperado izeneko erakusketan, arrisku-salto harrigarri bat egin du Javier Hernández Landazábal-ek (Vitoria-Gasteiz, 1959), non pauso astiroko, patxadatsuko, neurtuko margolariaren nortasuna galdu gabe beti egin izan duen izkintxo kontzeptuala erakusteko gai izan baita.

Eskultura multzo bat eta haiek irudikatzen dituzten margolanak jarri ditu ikusgai egileak, artearen testuingurua eta haren betidaniko kezkak —heriotza, denboraren iragana, sorkuntza…— omentzen —edota satirizatzen— dituzten gailuak, aldi berean kontsumismoa eta industriaren gehiegizko produkzioa kritikatzen dituela. Artelan horiek guztiak birziklatutako objektuekin eginda daude, panpinekin edota etxetresna txiki zaharkituen piezekin. Tramankulu horiei mugimendua erantsi die motor txikien, giltzen edo biraderen bidez, haien gailu eta makina izaera nabarmenduz. 

Ekoizlea: Artium Museoa

artium.org

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko ekainaren 7(e)tik 2019(e)ko irailaren 15(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat eta igandetan: 11:00-21:00
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium

Non

Euskadi, auzolana