Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Manuel Hernández-Silva)

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Urtarrilak 16
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Manuel Hernández-Silva)
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (Zuz. Manuel Hernández-Silva)

6. Kontzertua. NOS Denboraldia 'Koloreak'

Programa hau aparteko kolorez nahiz zuzeneko sinestesiaz beterik heldu da, tinbreei, ahotsei eta orkestrari dagokienez. Izan ere, Debussyren Petite Suitelana entzunen dugu, Büsserrek orkestratua, miniatura iradokitzailez hornitua; lanari darion xarma ahaltsuak mundu sinbolista finean eta inspiratzailean barneratuko gaitu. Bestetik, gozamen hutsa izanen da Xavier Montsalvatgeren Cinco Canciones Negras lanaren nota dotore, fin eta poetikoak gure Raquel Andueza maitearen ahotsean entzutea.

Gainera, Turinaren Danzas Fantásticaslanaren indarrak gainezka eginen du. Lalok bere Sinfonía española lana eskaini zion Sarasateri. Laloren inspirazio-iturria exotismo espainiarra izan zen, eta hain zuzen ere, exotismo hori Ellinor D’Melon gazte birtuosoaren eskutik entzunen dugu, talenturik handienetakoa baitu egungo biolin-jotzaileen artean. 

PROGRAMA

I. Atala

Édouard Lalo
Symphonie espagnole, biolin eta orkestrarako, opus 21
 
II. Atala
 
Xavier Montsalvatge
Bost Abesti Beltz, soprano eta orkestrarako
 
Claude Debussy
Petite Suite
 
Joaquín Turina
Dantza Fantastikoak


PROTAGONISTAK

  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
  • Zuzendaria: Manuel Hernández-Silva 
  • Bakarlariak: Raquel Andueza, sopranoa / Ellinor D'Melon, biolina
Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana