"Solstice"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Urtarrilak 22
  • "Solstice"

Blanca Lik bidaia liluragarria eskainiko dio publikoari mugimenduan dagoen unibertso batera, munduaren edertasuna, indarra, energia eta hauskortasuna erakusteko. Solstice lanak gure zibilizazioen garapena planeta ahitu gabe nola mantendu dezakegun planteatzen du eta zein den gizakiaren tokia naturaren barnean. Natura horrek erakusten du itzela eta ederra dela, lazgarria eta argia. Blanca Lik 14 dantzari garaikiderentzat sortu du ikuskizun hau, eta bertan beren banakotasunak eta talde gisa egiten duten lana nabarmentzen dira.

Aurpegi askotakoa, jakin-nahia beti erne duela, Blanca Li dantzaria, koreografoa, zuzendaria eta errealizadorea da aldi berean. Espainiatik Frantziara, New Yorketik eta Berlindik igarota, Blanca Lik ibilbide pertsonal oso berezia egin du, eta funtsezko pieza da egungo artearen historian nazioan eta nazioartean.  

  • Koreografía eta zuzendaritza artistikoa: Blanca Li
  • Dramaturgia eta eszenografiaren diseinua: Pierre Attrait
  • Bideoa, teknologia berriak: Charles Carcopino
  • Musika: Tao Gutiérrez
  • Argiztapena: Caty Olive
  • Jantziak: Laurent Mercier
  • Ekoizpena: Théâtre National de Chaillot 
Baluarte

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaBlanca Li
  • Data 2020(e)ko Urtarrilak 22
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Baluarte Auditorioa
    Plaza Baluarte, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa16/24/34 €
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Baluarte Auditorioa

Non

Euskadi, auzolana