"Norma", Bellinirena

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Otsailak 7
  • "Norma", Bellinirena

Italiako bel cantoaren gailur eztabaidaezina, Norma lanak Siziliako Vincenzo Bellini musikagilearen ibilbide labur baina bizia koroatzen du. Errepertorio osoko aria ederrenetako bat, Casta diva, du opera honek, eta erabateko erronka bokal eta dramatikoa da, soil-soilik soprano onenek dutena eskura. Lianna Haroutounianek –Butterflyrekin joan den denboraldian Bartzelonako Lizeoan arrakasta handia izan zuen– helduko dio erronkari Baluarteko agertokian, Sergio Escobar tenorrarekin batera, hura izango baita gizon protagonistaren rola jokatuko duena.

Mario Pontiggia argentinarrak sinatu du ekoizpen hau, eta bertan parte hartuko dute, gainera, AGAOren abesbatzak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak. Denak José Miguel Pérez-Sierraren zuzendaritzapean arituko dira.

  • Norma: Lianna Haroutounian
  • Adalgisa: Susana Cordón
  • Pollione: Sergio Escobar
  • Oroveso: Simón Orfila
 --
  • Eszena zuzendaria: Mario Pontiggia
  • Musika zuzendaria: José Miguel Pérez-Sierra
  • Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
  • Operaren Lagunak Gayarre Elkarteko abesbatza lirikoa (AGAO)
 
Ekoizpena: Operaren Kanariar Lagunen Elkartea (ACO)
Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana