"West Side Story"

Pamplona/Iruña 2020(e)ko otsailaren 27(e)tik 2020(e)ko martxoaren 1(e)ra
  • "West Side Story"

West Side Story antzerkigintza unibertsaleko musikal garrantzitsuenetako bat da, eta Leonard Bernsteinen partitura ahots batez aitortzen da musikalen historiako onenetakotzat. Shakespeareren Romeo eta Julietaren istorioa berrogeita hamarreko hamarkadako New Yorkera lekualdatu eta arrazen arteko gerra bihurtuko da. Gazteen bi talde marjinal dira, batzuk Puerto Ricokoak eta besteak AEBetakoak, kaleen boterea lortzeko borrokatzen direnak.

Gorrotoa, indarkeria eta aurreiritziak nagusi dituen giro batean bizirik irauteko borrokak itxura emango dio antzerki musikaleko istorio hunkigarri, lazgarri, eder eta nabarmenenetako bati. Madrilen urtebete baino gehiago ikusgai eman eta gero gure agertokira iritsiko da Sagar Handiko kaleetara eramango gaituen ekoizpen hau.   

  • Ekoizpena eta jatorrizko koreografia: Jerome Robbins
  • Libretoa: Arthur Laurents
  • Musika: Leonard Bernstein
  • Letrak: Stephen Sondheim
  • Egokitzapena eta itzulpena: Alejandro Serrano y David Serrano
  • Eszena zuzendaria eta koreografiaren egokitzapena: Federico Barrios
  • Zuzendaritza musikala: Gaby Goldman
  • Eszenografiaren diseinua: Ricardo Sánchez Cuerda
  • Argiztapenaren diseinua: Carlos Torrijos (AAI) y Juan Gómez Cornejo (AAI)
  • Soinuaren diseinua: Gaston Brisky
  • Figuringilea: Antonio Belart

Baluarte

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2020(e)ko otsailaren 27(e)tik 2020(e)ko martxoaren 1(e)ra
  • OrdutegiaHilak 27, 20:00 / hilak 28 eta 29, 18:00 eta 22:00 / hilak 1, 17:00
  • Lekua Baluarte Auditorioa
    Plaza Baluarte, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa29/39/49/55 €
  • Web Baluarte Auditorioa

Non

Euskadi, auzolana