"Ivan Izugarria", Prokofievena

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Apirilak 4
  • "Ivan Izugarria", Prokofievena

Alexander Nevsky (1931) filmean egin zuen lehen lankidetzaren arrakastaren ondotik, Einsesteinek Prokofievi agindu zioen Ivan Izugarria tsarraren gaineko bere trilogiarako partitura (1941, 1944), baina lehen biak baino ez ziren egin, Stalin aurka zegoelako eta zuzendaria hil zelako. Bigarren Mundu Gerra bete-betean ondua, Stalinen erregimenetik defendatzen zen herri-arte eta arte propagandistikora egokitutako lan epiko bat da.

Kontalari, mezzo-soprano, baritono, abesbatza eta orkestra sinfonikorako kantata lan monumentala da, berebizikoa, Errusiako aire aberkoien eragina duena eta, interpretatua izateko, orkestra handi bat eta abesbatza handi bat behar dituena. Eta hori izango da, hain zuzen, Baluarteko agertokian izango duguna: Mariinsky Antzokiko Orkestra eta bakarlariak eta Iruñeko Orfeoia, Valery Gergieven zuzendaritzapean.

  • Kontalari, mezzo-soprano eta baxu-baritono bakarlari, abesbatza eta orkestra sinfonikorako kantata
  • San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra 
  • Iruñeko Orfeoia. Igor Ijurra, zuzendaria
  • Zuzendaria: Valery Gergiev
Baluarte

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana