"Barrutik"

Vitoria-Gasteiz 2019(e)ko irailaren 13(e)tik 2019(e)ko urriaren 27(e)ra
  • "Barrutik"

Javier de Reparazen testua:

Argazkilaritzak argazkiak egiteko teknikak garatu baino lehenago izandako mundua begiratzeko modu bat jaso duela uste dut. Perspektiba zentral errenazentistaz ari naiz.

Perspektibak bi aldetan zatitzen du mundua: printzipio aktiboa, “so egiten duen begia”, eta printzipio pasiboa, “behatutako mundua”.

“So egiten duen begia”, behatutakoaren kanpo kokatuta dagoela ematen du. Errealitatetik bereizten gaituen objektibo baten bidez begiratzen dugu.

“Behatutako mundua” objetuz sortutako mundu batetan bilakatu eta gure desio zein premien eskuetan geratzen da. Baliabide naturalen eta pertsonen ustiapena.

Baina argazkilaritza, errealitatearen ikuspegi erredukzionista hori baino gehiago da, kamerek sortutako distantzia hori apurtu eta“barrutik” eratutako irudiak sor ditzakeelako. Hori da nik erakusketa honetan aurkeztutako “argazki objektuekin” proposatzen dizuedana.

Mahai batzuen gainean kristal batzuk jarri ditut, kristal bakoitzak irudi bat daukalarik.

Gustukoa dut kristala, begiradak irudia zeharkatzea ahalbidetzen duelako, hurrengo irudiarekin topo egiten duen arte. Irudi eta begiraden etengabeko dantza horrek, ikusleari errealitatearen bere irudi pertsonala egitea eskatzen dio.

Kristaletan agertzen diren argazkiak karboiaren teknika erabiliz positibatuta daude. Karboia, argazkilari piktorialistek erabilitako XIX. mendeko argazki teknika da, dikromato potasikoak argiarekiko duen sentikortasunean oinarritutakoa. Kolore ezberdinetako pigmentuak gainazal ugarietan erabiltzeko aukera ematen du teknika horrek. Pigmentuak argiarekin finkatzeko artea da.

Irailaren 13an erakusketaren aurkezpena izango da Naiara Rojoren argazki eta dantza ikuskizun batekin. Urriaren 19an Javier de Reparazek erakusketako argazkiak errebelatzeko erabili duen karboiaren teknikari buruzko lantegi bat zuzenduko du. Lantegi honetan parte hartzeko izena emateko epea irailaren 26an irekiko da.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2019(e)ko irailaren 13(e)tik 2019(e)ko urriaren 27(e)ra
  • LekuaOlarizuko etxaldea
    Vitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana