"#FINAESTAMPA_"

Getaria 2019(e)ko uztailaren 3(e)tik 2019(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "#FINAESTAMPA_"

Bada garaia moda-ilustrazioa, berez, arte-adierazpidea dela aldarrikatzeko.Hastapenetatik garai baten islatzat hartu den diziplina baten orainaldiaren erradiografia antzeko bat da.

Fotografiaren aurretik, ilustrazioaren zeregina zen gai orokorrei eta modari buruzko aldizkarietan siluetak, bolumena, kolorea eta keinuak hedatzea.XX. mendearen erdialdeko hamarkadetara arte, zenbait artista ziren hegemonia horren ordezkari: Marty, Sáez de Tejada, Lepape, Eric, Benito, Benigni, Bérard, Bouché eta Gruau, besteak beste; goi-mailako joskintzaren urrezko garaia irudikatu zuten guztiek.

Fotografiak joan den mendean bizi izan zuen goraldiak eta hori apurka-apurka diziplina artistikotzat hartzeak ez zuen inoiz ilustrazioa desagerrarazi, alboratu bazuen ere; izan ere, oso adierazpide desberdinak dira, baita elkarren osagarriak ere egiaztatu den bezala. Ilustrazioa desagertzetik urrun dago; are gehiago, ilustrazio garaikideak indarra hartu du modari lotutako praktika artistiko gisa.

Bada garaia moda-ilustrazioa, berez, arte-adierazpidea dela aldarrikatzeko. Gaur egun eredu diren nazioarteko hogeita bi artistaren gorabidean daudenak nahiz ospe handikoak lanaren bitartez, #FINAESTAMPA_ egitasmoak erreferentziako 150 obra original biltzen ditu, eta une zehatz bat laburbiltzen du.Hastapenetatik garai baten islatzat hartu den diziplina baten orainaldiaren erradiografia antzeko bat da.

Komisarioa

Jesús Cano

Artistak

Francois Berthoud
Blair Breitenstein
Jason Brooks
Helen Bullock
Gill Button
Cecilia Carlstedt
Jean-Philippe DelHomme
David Downton
Ricardo Fumanal
Laura Gulshani
Mats Gustafson
Richard Haines
Amelie Hegardt
Richard Kilroy
Jordi Labanda
Tanya Ling
Jowy Maasdamme
Inés Maestre
Rosie Mcguinness
Aurore de la Morinerie
Hiroshi Tanabe
Unskilled Worker


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana