"Tendríamos que haber empezado de otra manera"

Donostia-San Sebastián 2019(e)ko Irailak 28
  • "Tendríamos que haber empezado de otra manera"
  • "Tendríamos que haber empezado de otra manera"

Javier Liñera eta Ékoma teatroko konpainiak Tendríamos que haber empezado de otra manera (Beste era batera hasi behar genuen) ikuskizuna aurkezten dute. Pablo Molinero (loscorderos.sc) da zuzendaria.

 Coen anaien zinearen estiloko komedia beltza da, Javier Liñera eta Aitor Pérez protagonista dituena. Liñerak berak egin du dramaturgia, eta Nuevas Dramaturgias – Antzerkigintza berriak programaren barrukoa da, Bilboko Arriaga Antzokiak, Vitoria-Gasteizko Principal Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak bultzatuta.

Aurrean dituen azuleju berdeak begiratu bitartean, komunean jesarrita, protagonistak honako pentsamendu hauek ditu, besteak beste: «heriotza da bizitzako egia bakarra», «mendekuak xuxulartzen digu», «gurea da indarkeria», «konponketa eskailerak behera doa», «iraganak zama handia dauka»… Orduan pentsatzen du: «Beste era batera hasi behar genuen»…

Fitxa

  • Zuzendaria: Pablo Molinero de Los Corderos
  • Dramaturgia: Javier Liñera
  • Ekoizpena: Ékoma Teatro, Javier Liñera
  • Aktoreak: Aitor Pérez, Javier Liñera
  • Espazio eszenikoa: Kike Blanco
  • Argiztapen diseinua: Patxi Pascual
  • Iraupena: Ordubete eta 15 minutu

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana