Uda Giro 2019 - Durangoko Udako Kultura Programa

Durango 2019(e)ko ekainaren 21(e)tik 2019(e)ko uztailaren 20(e)ra
  • Uda Giro 2019 - Durangoko Udako Kultura Programa

Iazko edizioaren arrakastaren ondoren, indarrak batu dituzte San Agustin eta Plateruena kulturguneek antzerkia, musika, dantza eta zirkoa Durangoko kaleetara ateratzeko. 

Ekainaren 21ean hasiko da Uda Giro, Bogoroditse abesbatzaren kontzertuarekin. Lau kontzertu eskainiko dira Jazzeruenaren baitan, baita ere, Plateruena kulturgunearen kanpoaldean. Bestalde, Barsanti eta Malas Compañias antzerki taldeek beraien azkeneko ikuskizunak aurkeztuko dituzte Durangoko plazetan: Kale Gorrian eta Prozak dira, hurrenez hurren. Amaia Elizaran eta Moveo dantza taldearen ikuskizunek itxiko dute Durangoko uztaila girotzeko asmoa duen egitaraua.

EGITARAUA

- Ekainak 21, barikua, 20:00etan, Ezkurdin (Txarra eginez gero, San Frantzisko elizan):

Bogoroditse abesbatza. 'Sueño de una noche de verano'.  

- Ekainak 26, eguaztena, 21:00etan, Plateruenean (Txarra eginez gero, barruan):

Javier Lopez Jaso & Marcelo Escrich 4tet 'Aporia'.  

- Ekainak 28, barikua, 19:00etan, Balbino Garitaonandia plazan (Txarra eginez gero, bertan behera):

Barsanti. 'Kale Gorrian'  

- Uztailak 3, eguaztena, 21:00etan, Plateruenean (Txarra eginez gero, barruan):

Adi! taldea.  

- Uztailak 6, zapatua, 20:30ean, Kurutzesantu museoan:

Amaia Urzainki. 'Overnight'  

- Uztailak 10, eguaztena, 21:00etan, Plateruenean (Txarra eginez gero, barruan):

Fredi Peláez Organ Trio  

- Uztailak 13, zapatua, 19:00etan, Aurora Abasolo parkean (Txarra eginez gero, Nevers ikastetxean):

Malas Compañias. 'Prozak'

- Uztailak 17, eguaztena, 21:00etan, Plateruenean (Txarra eginez gero, barruan):

Jon Urrutia Trio  

- Uztailak 20, zapatua, 19:00etan, Ezkurdin (Txarra eginez gero, San Frantzisko Nevers ikastetxean):

Amaia Elizaran. 'Block'

- Uztailak 20, zapatua, 19:30ean, Benita Uribarrena parkean (Txarra eginez gero, San Frantzisko Nevers ikastetxean):

Moveo dantza taldea. 'Conseqüencies'

anboto.org

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2019(e)ko ekainaren 21(e)tik 2019(e)ko uztailaren 20(e)ra
  • LekuaDurango

Non

Euskadi, auzolana