Pablo Milanés

Getxo 2019(e)ko Irailak 29
  • Pablo Milanés

Pablo Milanés gaztelaniazko kantautorerik entzutetsuenetarikoa da, eta 2018ko erdialdean abiatu zuen “Esencia” birarekin jarraitzen du. 2019ko zati handi batean zehar, kontzeptu berarekin arituko da Amerikako eta Europako hainbat agertokitan.

Bira honetan, Pablok bere ibilbideko abesti nagusiak jorratuko ditu berriro, entzuleek beti eskatzen dizkioten horiek, hain zuzen; esate baterako, Para vivir, Ya ves, Yolanda, Si ella me faltara alguna vez edo El Breve Espacio en que no está. Horiekin batera, berriagoak diren beste batzuk ere joko ditu; izan ere, bost hamarkada baino gehiagoko ibilbidea izan arren, artista honen sortzeko gaitasunak ez du etenik.

Pabloren moldatzeko gaitasun musikalak, Amerikako eta Kubako herri musikaren tradizioaren eraginarekin batera, hainbat moldetan espresatzeko gai den artista bihurtu dute: boleroa, jazza, runba, sona eta troba. Berezko duen abeslari senarekin maitasunari abesten jarraitzen du, funtsezko sentimendu gisa, eta eduki sozialeko kantak ere jorratzen ditu; izan ere, gai horiek beti egon izan dira bere testuetan. Bada, oraingoan formatu intimoago baina beti bezain harrigarrian aurkeztuko ditu.

getxo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana